Álvaro Mutis

Álvaro Mutis

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁlvaro Mutis Jaramillo
JaiotzaBogota, 1923ko abuztuaren 25a
Herrialdea Kolonbia
HeriotzaMexiko Hiria, 2013ko irailaren 22a (90 urte)
Heriotza modua: arnas gutxiegitasuna
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Santiago Mutis (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Parte-hartzailea
  • Manifesto Against the Death of the Spirit and the Earth (en) Itzuli
Lan nabarmenak
ikusi
  • Q3211073 Itzuli
    The Adventures and Misadventures of Maqroll (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Miguel de Cervantes saria  (2001)
    Xavier Villaurrutia saria  (1988)
    Neustadt International Prize for Literature  (2002)
    Princess of Asturias Literary Prize  (1997)
    Prix Médicis étranger  (1989)
    Ohorezko Legioa
    International Nonino Prize  (1991)
    Arte eta Letren zalduna Arte eta Letren zalduna
    Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (1996)
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria

IMDB: nm0616127 Discogs: 2839524 Edit the value on Wikidata

Álvaro Mutis Jaramillo (Bogota, 1923ko abuztuaren 25a - Mexiko Hiria, 2013ko irailaren 22a) kolonbiar nobelagile eta poeta izan zen. Hispanoamerikako idazle garaikide nabarmenetakotzat hartua da[1][2]

Biografia

Bogotan jaio zen 1923ko abuztuaren 25ean, baina haurtzaroaren zati handi bat Belgikan eman zuen, bere aitaren lanbidea zela eta. Aita hil zitzaionean (1932) Kolonbiara itzuli zen, eta 1956an Mexiko Hirian jarri zen bizitzen.

Lehen mailako ikasketak bukatu gabe, 1942an Nuevo Mundo irratian hasi zen lanean, kazetari-gisa. Oso gazterik hasi zen literatura aldizkarietan idazten, esaterako, Mito aldizkarian. Esso, Standar Oil, Panamerican eta Columbia Pictures enpresetan, besteak beste, harreman publikoetan lan egin ondoren, poesiaren munduari ekin zion, La balanza liburuarekin (1948, Balantza). Aurretik argitaratuak zituen bere poemak El espectador egunkarian.

1960. urte inguruan prosara jo zuen Diario de Lecumberri (Lecumberriren egunkaria) lanarekin. Lan hori izen bereko Mexikoko espetxe batean idatzi zuen. Izan ere, Mutisek, Esso etxeko harreman publiko gisa lan egiten zuela, enpresa horretako dirua erabili zuen Rojas Pinilla diktadorearekin arazoak zituztenei laguntza emateko. Prosan idatzi zituen lanen artean La nieve del almirante (1986, Almirantearen elurra), Maqroll el Gavieroren inguruko lehen nobela, aipatzekoa da, ospe handia eman ziolako. Bai poesian bai eleberrietan, irudiz eta iradokizunez betetako hizkuntza erabiltzen zuen Mutisek.

Bere idazle-ibilbidean, honako sariak jaso ditu, besteak beste: 1988an Xavier Villaurrutia saria, 1997an Letren Asturiasko Printzea saria, eta Reina Sofía de Poesía Iberoamericana saria, 2001ean Cervantes saria eta 2002an Neustadt International Prize for Literature.

Lanak

Poesia

  • La Balanza, Talleres Prag, Bogotá, 1948 (Carlos Patiño Rosellirekin batera)
  • Los elementos del desastre, Losada, Buenos Aires, 1953
  • Reseñas de los hospitales de Ultramar, "Mito" aldizkaria, Bogotá, 1955
  • Los trabajos perdidos, Era, Mexiko Hiria, 1965
  • Summa de Maqroll el Gaviero, Barral Editores, Bartzelona, 1973
  • Caravansary, FCE, Mexiko Hiria, 1981
  • Los emisarios, FCE, Mexiko Hiria, 1984
  • Crónica regia y alabanza del reino, Cátedra, Madril, 1985
  • Un homenaje y siete nocturnos, El Equilibrista, Mexiko Hiria, 1986

Eleberriak

  • Diario de Lecumberri, Universidad Veracruzana, 1960
  • La mansión de Araucaíma, Sudamericana, 1973
  • La verdadera historia del flautista de Hammelin, Ediciones Penélope, 1982
  • La nieve del Almirante, 1986
  • Ilona llega con la lluvia, Oveja Negra, 1988
  • Un bel morir, Oveja Negra; Mondadori, 1989
  • La última escala del Tramp Steamer, El Equilibrista, Mexiko Hiria, 1989
  • La muerte del estratega, FCE, Mexiko Hiria, 1990
  • Amirbar, Norma; Siruela, 1990
  • Abdul Bashur, soñador de navíos, Norma; Siruela, 1991
  • Tríptico de mar y tierra, Norma, 1993

Saiakerak

  • Contextos para Maqroll, Igitur-Cilcultura, 1997
  • De lecturas y algo del mundo, Seix Barral, 1999
  • Caminos y encuentros de Maqroll el Gaviero, Áltera, 2001

Antología

  • Poesía y prosa, Instituto colombiano de Cultura, 1982
  • Antología poética, José Balzak egina, Monte Avíla
  • Summa de Maqroll el Gaviero. Poesía 1948-1988, Visor, 1992
  • Poesía completa, Editorial Arango, 1993
  • Summa de Maqroll el Gaviero. Poesía 1948-1997, Ediciones Universidad de Salamanca-Patrimonio Nacional, 1997
  • Antología, Enrique Turpinek egina, Plaza y Janés, 2000
  • Empresas y tribulaciones de Maqroll el Gaviero, Siruela, 1993 (2 liburuki); Alfaguera, 1996 eta 2001
  • La voz de Álvaro Mutis, Diego Valverde Villenak egina, Poesía en la Residencia, Residencia de Estudiantes, Madril, 2001

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/04/09 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Alvaro Mutis idazlea hil da[Betiko hautsitako esteka] Berria.info
  2. Muere en México el escritor colombiano Álvaro Mutis Lavozdegalicia.es

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala Clubcultura.com
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q251123
  • Commonscat Multimedia: Álvaro Mutis / Q251123

  • Wd Datuak: Q251123
  • Commonscat Multimedia: Álvaro Mutis / Q251123