0ko hamarkada

Ipar hemisferioa I. mendearen hasieran.

0ko hamarkadak 1etik 9. urtera bitarteko iraupena du, biak barne. Ez dago zero urtea, ez Gregoriotar egutegian ezta ere Juliotar egutegian.

Hamarkadak: K. a. 0koa - 0koa - 10koa
Urteak: 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9


Gertaerak

  • Teutoburgoko oihaneko gudua: Erromatarraren harrokeriaz nazkaturik, germaniarrek Arminiorengan topatu zuten agintari ahaldun bat. Eta berau izan zen germaniar gudarostea Varoren erromatar legioen aurka bidali zuena. Gudaldia Teutoburg basoan gertatu zen. Erromatarrak, segada batean erori ziren, eta hiru legioak, txiki-txiki eginda geratu ziren.
  • Tiberiok garaipen sonatuak lortu zituen Germanian
  • Gaio Zesar eta Lucius Aemilius Paullus kontsul izendatu zituzten.
  • Japonian Ise santutegi handia eraiki zuten.

Kultura

  • Ovidiok Metamorphoseon libri (K.o. 2) idatzi zuen.

Pertsona nabarmenak

  • Lucius Junius Moderatus, Columela, Cádizen jaiotako nekazarien inguruko gaiei buruzko idazle erromatarra. 70. urtearen inguruan hil omen zen.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1414645
  • Commonscat Multimedia: 0s / Q1414645

  • Wd Datuak: Q1414645
  • Commonscat Multimedia: 0s / Q1414645