1907ko Home Nations Txapelketa
1907ko Home Nations Txapelketa | |
---|---|
Datak | 1907ko urtarrilaren 12tik martxoaren 16ra |
Txapelduna | Eskozia (8.a)* |
Partida kop. | 6 (7) |
Puntu gehien | Johnny Williams (15) |
Entsegu gehien | Johnny Williams (5) |
← 1906 | 1908 → |
1907ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hogeita bosgarren ekitaldia izan zen. 1907ko urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 16an bukatu zen. Eskozia izan zen txapelduna partida guztiak irabazita[1].
Txapelketa
Puntuazio sistema
Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak lau puntu balio zituen eta zigor kolpeak hiru.
Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.
Historia
Eskoziak txapelketako azken partida Ingalaterrari irabazita Koroa hirukoitza eta Kalkuta Kopa eskuratu zituen. Aipatzekoa da era berean Galesek irabazi zituen partida bietan puntu asko lortu zituela, biak ala biak etxean jokaturikoak.
Bigarren aldiz jarraian Frantziak eta Ingalaterrak elkarren artean partida jokatu zuten, ordukoa Londresen, eta berriz ingelesek lortu zuten garaipena. Hiru urte beranduago, 1910eko ekitaldian, Frantzia txapelketan sartu zen.
Sailkapena
| |||||||||||||||
Taldea | Puntuak | Jokatuak | Irabaziak | Berdinduak | Galduak | Alde | Aurka | Diferentzia | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | Eskozia | 6 | 3 | 3 | 0 | 0 | 29 | 9 | +20 | ||||||
2 | Gales | 4 | 3 | 2 | 0 | 1 | 54 | 6 | +48 | ||||||
3 | Irlanda | 2 | 3 | 1 | 0 | 2 | 20 | 53 | -33 | ||||||
4 | Ingalaterra | 3 | 3 | 0 | 0 | 3 | 12 | 47 | -35 |
Partidak
Eguna | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | Egoitza |
---|---|---|---|---|
1907-1-12 | Gales | 22 - 0 | Ingalaterra | Swansea |
1907-2-2 | Eskozia | 6 - 3 | Gales | Edinburgo |
1907-2-9 | Irlanda | 17 - 9 | Ingalaterra | Dublin |
1907-2-23 | Eskozia | 15 - 3 | Irlanda | Edinburgo |
1907-3-9 | Gales | 29 - 0 | Irlanda | Cardiff |
1907-3-16 | Ingalaterra | 3 - 8 | Eskozia | Londres |
Txapelketaz kanpo | ||||
1907-1-5 | Ingalaterra | 43 - 13 | Frantzia | Londres |
Sariak
Saria | Taldea |
---|---|
Home Nations Txapelketa | Eskozia |
Koroa hirukoitza | Eskozia |
Zurezko koilara | Ingalaterra |
Kalkuta Kopa | Eskozia |
Palmaresa
1907 arteko bakarkako garaipenak.
# | Taldea | Garaipenak |
---|---|---|
1 | Eskozia | 8* |
2 | Gales | 4 |
3 | Ingalaterra | 3 |
3 | Irlanda | 3 |
(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Sei Nazioen Txapelketako webgune ofiziala
- Datuak: Q820121