Aixeko Deikundearen triptikoa

Aixeko Deikundearen triptikoa
Jatorria
Sortzailea(k)Barthélemy d'Eyck
Sorrera-urtea1440(e)ko hamarkada
IzenburuaAnnunciation altarpiece with Isaiah and Jeremiah, De profeet Jesaja (links), de annunciatie (midden), de profeet Jeremia (rechts) eta The prophet Isajah (left), the annunciation (centre), the prophet Jeremiah (right)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak152 (altuera) × 155 (altuera) × 176 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Deskribapena
Iconclass73A523
Kokapena
LekuaMusée du Vieil-Aix (en) Itzuli
Boijmans Van Beuningen Museoa
Boijmans Van Beuningen Museoa
Boijmans Van Beuningen Museoa
Belgikako Arte Ederretako Errege Museoak
Cathedral of the Holy Saviour (en) Itzuli
BildumaBelgikako Arte Ederretako Errege Museoak, Boijmans Van Beuningen Museoa, Boijmans Van Beuningen Museoa, Rijksmuseum, Belgikako Arte Ederretako Errege Museoak eta Cathedral of the Holy Saviour (en) Itzuli
Argumentu nagusiaDeikundea

Aixeko Deikundearen triptikoa olioz margotutako erretaula da, 1443-1445 aldean Aix-en-Provenceko katedralerako egindakoa. Zalantza handiak badira ere, egilea Barthélemy d'Eyck izan zela dirudi. Flandriar tradizioak Proventzako pinturan izan zuen eragina argien erakusten duen obra da. Gaur egun desmuntaturik dago, eta sei oholak Aixeko Madalena elizan eta hiru museotan daude: Rotterdamgo Boijmans Van Beuningen museoan, Bruselako Musée royal d'art ancien-en eta Amsterdamgo Rijksmuseumen.

Erretaula

Adituen gehienen arabera, Aixeko Deikundearen triptikoa-ren egilea Barthélemy d'Eyck izan zen, Renato Anjoukoaren zerbitzura lan egin zuen flandriar margolaria[1]. Alabaina, duela gutxi dudatan jarri da berak egin ote zituen triptikoaren alboetako bi taulak, liburuetako izadi hil ederren azpian Jeremias eta Isaias profeten irudiak agertzen dituztenak, erdiko taulako Deikundea baino zaharragoak baitirudite.

Triptiko honek, erdiko oholak bereziki, zalantzarik gabe ageri du Jan van Eycken margolaritzaren ezagutza, eta are argiago Robert Campinena. Deikundearen eszena eliza gotiko baten barruan gertatzen da. Eliza horren perspektiba iparraldeko tradizioan tettatzen da erabat: arkitektura osagaiak oso oparoak dira xehetasunetan, eta orobat gertatzen da erdiko atrilari eta bi pertsonaiei dagokienez. Bestalde, flandriar tradiziokoa da bete-betean lehen planoan dagoen loreontzia.

Obra honen berezitasun nabarmenena ordea, eszena nagusiaren ikusmoldean dago. Batetik, bi protagonistek simetria bilatzen dute, eta simetria hori ihes puntuaren eskuinalderako desbideratzeari kontrajartzen zaio; bestetik, ikonografia ere guztiz berezia da: bizitzaren iturriaren ikur moduan dago atrila kokatua, deabruzko animaliak daude, hala nola saguzarrak eta tximinoa, aingeruak berak saguzar hegoak ditu, etab.

Konposizioa

  • Erdialdean: Deikundea, Madalena eliza, Aix-en-Provence
  • Ezkerreko hegala, goiko aldean: Izadi hila liburuekin, Rijksmuseum, Amsterdam
  • Ezkerreko hegala, beheko aldean: Isaias profeta, Boijmans Van Beuningen museoa, Rotterdam
  • Eskuineko hegalean: Jeremias profeta, Musée royal d'art ancien, Brusela
  • Ezkerreko hegalaren ifrentzuan: Maria Magdalena belaunikatua, Boijmans Van Beuningen museoa, Rotterdam
  • Eskuineko hegalaren ifrentzuan: Noli me tangere-ko Jesukristo, Musée royal d'art ancien, Brusela

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/03/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Ferre, Rose Marie. «Le retable de l’Annonciation d’Aix de Barthélemy d’Eyck: une pratique originale de la vision entre peinture et performance». sitm2007.vjf.cnrs.fr (Noiz kontsultatua: 2016-03-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1535573
  • Commonscat Multimedia: Annunciation Tryptych by Barthélemy d'Eyck / Q1535573

  • Wd Datuak: Q1535573
  • Commonscat Multimedia: Annunciation Tryptych by Barthélemy d'Eyck / Q1535573