Akama santutegia

Akama santutegia
 Kanpoaldea 
 Sarrera 
Suitenmon atea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakYamaguchi prefektura
Core city of JapanShimonoseki
ChōchōAmidaijichō
Ur-masaDan-no-ura (en) Itzuli
Koordenatuak33°57′35″N 130°56′54″E / 33.95972°N 130.94847°E / 33.95972; 130.94847
Map
Historia eta erabilera
Irekiera859
IzenaAntoku Enperadorea
Ondarea
Kontaktua
Helbidea山口県下関市阿弥陀寺町4-1
Webgune ofiziala

Akama santutegia (japonieraz: 赤間神宮, Akama Jingū?) Shimonosekin dagoen santutegi xintoista da. Kanmon itsasartearen ertzean dago.

Historia

Tenplua 1191 urtean altxatu zen Antoku enperadorearen omenez. Enperadorean 1185ean hil zen Dan-no-Ura borrokan. Borroka hau garrantzitsua izan zen, Minamoto leinuak Taira leinua garaitu eta Gempei Gerrari amaiera eman baitzion.

1871 urtean Kanpei-sha (官幣社) maila eman zioten, familia inperialaren menpeko santutegien multzoan sartu zen beraz. 1940an Kanpei-taisha (官幣大社) mailarik altuena lortu zuen.

Egitura

Atearen estiloa eta tenploaren kolorea itsasazpiko Ryūgū-jō tenplu mitologikoan inspiratuak daude, Antokuren ama zen Nii-no-Amak biak itsasazpiko dragoiaren jauregira zihoazela amets egin baitzuen.

Barnean Hoichi aretoan Hoichi belarrigabearen irudia dago, izaki mitologiko japoniarra. Oinarrian Nanamori-zuka hilobia dago bertan Dan-no-Ura borrokan hildako Heike gerlariak daude errepresentatuta.

Iruditegia

  • Torii-a.
    Torii-a.
  • Haiden eraikina.
    Haiden eraikina.
  • Dairen eraikina.
    Dairen eraikina.
  • Hoichiren aldarea.
    Hoichiren aldarea.
  • Lehoi zaindaria.
    Lehoi zaindaria.
  • Nanamori-zuka.
    Nanamori-zuka.

Kanpo estekak

  • (Japonieraz) Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q712617
  • Commonscat Multimedia: Akama-jingu / Q712617

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 259959888
  • NDL: 00639107
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q712617
  • Commonscat Multimedia: Akama-jingu / Q712617