Amaia Aranzabal

Amaia Aranzabal
Bizitza
JaiotzaBergara, 1963ko abenduaren 8a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Josu Bereziartua
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Amaia Aranzabal (Bergara, Gipuzkoa, 1963ko abenduaren 8a) euskaldun mendizalea da. Historiako lehenengo euskal emakumea izan zen zortzimilako batera igotzen.[1] Izan ere, Cho Oyura (8.201 m) iritsi zen 1992ko irailaren 16an Josu Bereziartua azpeitiar mendizalearekin batera.[2] Egun gutxi batzuk geroago, Pilar Ganuza tontor bera zapaldu zuen, zortzimilako bat lortzen lehendabiziko emakume nafar bihurtu zena. Halaber, Amaiak parte hartu zuen, urte hartan bertan, Everestera joan zen espedizioan.

Cho Oyu mendia

Ibilbideari herriko "Pol-pol" mendi-taldearekin ekin zion, gerora "Lagun onak" azpeitiar taldean sartu zelarik. Pirinio eta Alpeetan ibili eta gero, hainbaten moduan Himalaian segitu zuen ibilbidea.

Josu Bereziartuarekin ezkondua dago eta 2 seme-alaba dituzte, Ainhoa eta Aintzel.[3]

Erakusketa

  • 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa.[4]

Erreferentziak

  1. Telebista, Euskal Irrati. «Amaia Aranzabal, zortzimilako bat igo zuen lehen emakume euskalduna» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  2. «Cho Oyu - Wikiwand» www.wikiwand.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-16).
  3. El blog de Roge. blogseitb.eus (Gaztelaniaz)
  4. «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • "Mendiaren xarma" (Emakunde, 1992ko martxoa)
  • Amaia Aranzabal. Eusko ikaskuntza
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q52418006
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 91691
  • Wd Datuak: Q52418006