Amboseli parke nazionala

Amboseli parke nazionala
KokalekuaKajiado County (en) Itzuli, Kenya
Koordenatuak
Amboseli parke nazionala is located in Kenya
Amboseli parke nazionala
Amboseli parke nazionala
Amboseli parke nazionala (Kenya)
Azalera392 km²
IzendapenaParke nazional
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1974

Amboseli parke nazionala (ingelesez: Amboseli National Park) Kenyako parke nazionala da, 1948an sortua. Afrika osoko parkerik ezagun eta miresgarrienetakoa da: izugarrizko paisaia naturalez gainera, hango sabanan sekulako fauna aberatsa eta ugaria dago. Parkearen ipar-ekialdera, berriz, Kilimanjaro ikusten da. Sumendi lurretan dago parkea, eta 125.900 hektareako zabalera du. Ura ugari izaten duenez urte osoan, baita sasoi lehorretan ere, animalia handientzako bizileku aproposa da, eta horietarik ugari dago Amboselin, ugaztunak batik bat. Hortxe dago Afrika osoko elefante, jirafa edota errinozero kontzentraziorik handiena. Bufalo, antilope eta zebra ugari ere bada, baita harraparirik ere: lehoiak, leopardoak eta gepardoak. Errinozero beltzak desagertzeko zorian egon ziren 1970-1985 arteko epean, ezkutuko ehiztarien jardueragatik, eta elefanteak ere asko hil zituzten. Orduz geroztik, ordea, animalia mota horien babeserako neurri zorrotzak hartu zituzten parkeko zaindariek.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q458423
  • Commonscat Multimedia: Amboseli National Park / Q458423

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 216000807
  • GND: 4355994-3
  • SUDOC: 031801102
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 68899593
  • Wd Datuak: Q458423
  • Commonscat Multimedia: Amboseli National Park / Q458423
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013-3-25 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.