Amenemhat VII.a

Amenemhat VII.a

Irudi gehiago
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
LeinuaEgiptoko XIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Sedyefakara Amenemhat edo Amenemhat VII.a, Egiptoko XIII. dinastiako faraoi bat izan zen, K.a. 1731tik K.a. 1724 arte gobernatu zuena Detlef Frankeren arabera.

Bere izena, Sedyef...kara bezala agertzen da Turineko Errege Kanonaren VI,18 erregistroan, dinastia honetan, hamalaugarren tokia ematen diona.

Bere garaiko testigutzak

Bere garaiko idazkunak dituzten zenbait objektu aurkitu dira.

  • harrizko bloke bat, Medamudetik heldutakoa (Kairoko Egiptoar Museoa JE15900), non Khutawiraren izena ere agertzen den.
  • sei zigilu zilindriko (Petrie Museoa UCL11533, UCL11534, Brooklyngo Museoa, etab...)
  • bi eskarabeo (Petrie Museoa, New Yorkeko Metropoliar Museoa).
  • Bere izena, Saqqaran idatzia agertzen da, Teti faraoiaren emazte bat izan zen Khuit erreginaren hilobian.
  • Montu jainkoaren estatua baten oinarrian ere agertzen da.

Kim Ryholtek, beste ebidentziarik gabe, 6 eta 7 urte arteko erregealdi bat eman zion.

Ryholten arabera, bere Sa-Ra izeneko Kay hitzak, errege leinukoa ez zela adieraz lezake, Kayren semea bezala irakur baitaiteke. Hipotesi honek dioena egia balitz, bere tronuratzea, posible izango zen bere aurreko erregea izan zen Hor I.aren alaba Nubheteptirekin ezkondu ondoren, izen hori duen erregerik ez baitago.


Aurrekoa
Hor I.a
Egiptoko faraoia
Egiptoko XIII. dinastia
Ondorengoa
Sebekhotep II.a
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q462375
  • Commonscat Multimedia: Kay Amenemhat Sedjefakare / Q462375

  • Wd Datuak: Q462375
  • Commonscat Multimedia: Kay Amenemhat Sedjefakare / Q462375