Bay of Plenty eskualdea

Bay of Plenty eskualdea
 Zeelanda Berria
Administrazioa
Estatua Zeelanda Berria
ISO 3166-2NZ-BOP
HiriburuaWhakatane
GobernuburuaBay of Plenty Regional Council (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak38°S 177°E / 38°S 177°E / -38; 177
Azalera12,277 km²
MugakideakGisborne District (en) Itzuli, Hawke's Bay eskualdea eta Waikato eskualdea
Demografia
Biztanleria308.499 (2018ko martxoaren 6a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea- bizt/km²
Informazio gehigarria
Autoritate territorialak7
Ordu eremuaUTC+12:00
www.envbop.govt.nz

Bay of Plenty eskualdea (ofizialki Environment Bay of Plenty) Zeelanda Berriko eskualde bat da, Ipar Uhartean kokatua, izen bereko badiaren inguruan. 7 barruti ditu:

  • Tauranga
  • Rotorua barrutia
  • Whakatane barrutia
  • Western Bay of Plenty barrutia
  • Kawerau barrutia
  • Opotiki barrutia

Hiririk handiena Tauranga (106.500) da eta ondoren Rotorua (55.100). Hala ere hiriburua Whakatanen kokatuta dago.

Geografia

Badia, Coromandelgo penintsulako oinarritik Runaway lurmuturreraino hedatzen da, mendebaldetik ekialderako norabidean. Badian hainbat uharte kokatzen dira, besteak beste, Uharte Nagusia edo Tuhua, Motiti uhartea, Whale uhartea eta uharterik famatuena, Whakaari edo White uhartea. Azken uharte hau, jatorri bolkanikoko uhartea da eta sumendi aktibo bat dago bertan.[1]

Badiaren izena "Bay of Plenty" (euskaraz: «Ugaritasunaren badia»), 1769. urtearen inguruan jarri zuen James Cook esploratzaile ingelesak. Antza denez bisitatu zituen Maorien herrixketan hainbat elikagai aurkitu zituen, eta horregatik "Ugaritasunaren badia" izena jarri zion badia hari.

Ekonomia

Eskualdeak baso ugari ditu, eta basu hauek ustiatzen dituzten hainbat industria daude. Horrez gain, nekazaritza estentsiboak badu bere garrantzia, nahiz eta iharduera ekonomiko nagusia ez izan. Artaldeak ugariak dira, Zelanda Berriko beste eskualde askotan bezala. Horrez gain, landatutako fruituen artean Persea amerikarra, Kiwiak eta sagarrak nabarmentzen dira.

Erreferentziak

  1. Scheffel, Richard L; Wernert, Susan J.. (1980). Reader's Digest natural wonders of the world. Reader's Digest Association ISBN 0-89577-087-3. OCLC .7274806.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Eskualdeko gobernuaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2192924
  • Commonscat Multimedia: Bay of Plenty Region / Q2192924

  • Wd Datuak: Q2192924
  • Commonscat Multimedia: Bay of Plenty Region / Q2192924
  • i
  • e
  • a
Zeelanda Berria Zeelanda Berriko eskualdeak
Ipar Uhartea
Hego Uhartea
Menpeko lurraldeak


Geografia
Zeelanda Berria
Artikulu hau Zeelanda Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.