Benedikto Anianekoa [1] (latinez: Benedictus Anianensis; alemanez: Benedikt von Aniane; Septimania, 747 aldean - Kornelimünsterko abadia, Akisgran, 821eko otsailaren 12a), jaiotza izena Witiza, beneditar lekaidea izan zen.[2] Elizak santutzat gurtzen du. Jaieguna, otsailaren 12an ospatzen da.
Bizitza
774 edo 775ean, Saint-Seineko abadian sartu zen. 782an, Anianeko abadia sortu zuen Hérault ibaiaren ertzean, Montpelliertik 26 km mendebaldera. San Benedikto Nursiakoaren araudia finkatu eta berriro ezarri zuen Karlomagnoren inperioaren garaian; bi puntu nagusi hartu zituen oinarri: mundutik erabat berezirik bizitzea eta fraideen ohitura batasuna.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Benedikto, pertsona-izenak, euskaltzaindia.eus
- ↑ Lopez de Luzuriaga Martinez, Iñaki. (2016). Euskaldunak eta karolingiar iraultza : Akitania eta Baskonian barrena. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 978-84-8438-591-2. PMC 1055581693. (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benedikto Anianekoa ![Aldatu lotura Wikidatan](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/6/63/Arbcom_ru_editing.svg/12px-Arbcom_ru_editing.svg.png) |