Bestiario

«Leopardoa» Rochesterreko Bestiarioan (XIII. mende).

Bestiarioak (latinetik datorren hitza da,bestiarum hitzatik alegia[1]) animalien bilduma-liburuak dira. Erdi Aroan oso ezagunak egin ziren: marrazkiez betetako liburuak ziren, naturaren animaliak eta landareak azaltzen zituztenak. Askotan errealitatearekin batera elementu fantastiko asko nahasten zituzten.

Eduki fantastikoak

Animalia edo izaki bakoitza, historia naturalekin batera, ilustrazio baten bidez azaltzen zen eta, halaber, ikasgai moral batez. Mundua Jaungoikoaren sorkuntza zenez, izaki bakoitzak berezko funtzioa betetzen zuen bertan. Funtzio horiek, kondairetan eta jendearen esamesetan oinarrituta, normalean fantastikoak izaten ziren. Esaterako, pelikanoaren kasuan, hegazti hau Jesukristoren errepresentazioa zen eta hori erakusteko zera kontatzen zen: haren txitek elikatzeko pelikanoak haren bularra irekitzen zuen bere odolaz txitak gizentzeko. Beste kasuetan, animaliek eta landareek zentzu sinbolikoa izaten zuten.

Bestiario motak

Orokorrean bi motatakoak bereizi ditzakegu:

  • Bestiario errealak eta positiboak, gizakiak onuragarriak bezala ikusten zituen animaliekin.
  • Bestiario errealak eta negatiboak, gizakiarentzat kaltegarriak ziren animaliekin.
  • Bestiario fantastikoak, izaki errealak biltzen zituztenak: herensugeak, sirenak, basiliskoak, zentauroak...

Historia

Bestiario bezala onartutako lehenengo liburua Physiologus, grezieraz idatzita, egile anonimoaz, II. mende eta IV. mende artekoa. Liburu horretan animalien inguruko jakintza klasikoa biltzen zen, besteak beste, Aristoteles Estagirakoa, Herodoto, Plinio Zaharra, Cayo Julio Solino, Claudio Eliano, e.a.[2]

VI. mendean Isidoro Sibiliakoak eta Anbrosio Milangoak Bestiarioak egin zituzten mezu erlijiosoak zabaltzeko asmoekin. Horretarako eduki moralak azpimarratzen zituzten.

Dena dela, Bestiarioak batez ere Ingalaterran eta Frantzian, XII. mendean egin ziren oso ezagunak. Erdi Haroko ezagunena Aberdeengo Bestiarioa da baino askoz gehiago daude. Leonardo da Vinci bera horrelako baten egile izan zen.


Bestiario ezagunenak

Bestiario garaikideak

Gaur, egun, bestetik, zenbait idazleek bestiarioen ideia erabili dute haien obra propioak egiteko garaian. Hona hemen kasu batzuk:

Erreferentziak

  1. Lajo Pérez, Rosina (1990). Léxico de arte. Madril: Akal.31 or. ISBN 978-84-460-0924-5.
  2. http://penelope.uchicago.edu/~grout/encyclopaedia_romana/britannia/anglo-saxon/flowers/bestiary.html
  3. https://web.archive.org/web/20160826065606/http://siloe.es/es/facsimiles/bestiarios/bestiario_de_don_juan_de_austria/

Kanpo loturak

  • (Ingelesez):The Bestiary: The Book of Beasts,
  • (Ingelesez):The Medieval Bestiary online, David Badkek argitaratuta.
  • (Ingelesez):The Bestiaire of Philippe de Thaon Danimarkako Liburutegi Nazionala.
  • (Ingelesez):The Bestiary of Anne Walshe Danimarkako Liburutegi Nazionala.
  • (Ingelesez):The Aberdeen Bestiary Aberdeengo unibertsitatea.
  • (Gaztelaniaz):Bestiarium Vocabulum Izaki mitologikoen bestiarioa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q830560
  • Commonscat Multimedia: Bestiaries / Q830560

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528482
  • BNF: 119316591 (data)
  • GND: 4135640-8
  • LCCN: sh85013443
  • NKC: ph118815
  • SUDOC: 027229319
  • AAT: 300201056
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q830560
  • Commonscat Multimedia: Bestiaries / Q830560