Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Fakultatearen ikuspegia.
Kokapena
Arkitektura


Bilboko Hezkuntza Fakultatea Bizkaikoko Leioa udalerrian dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza fakultatea da.

Bilbon sortu zen, 1902an; goi mailako graduko ikasketak eskaintzen zituen orduan. 1962an, Arangoitira (Deustu) eraman zen eskola, eta Eskola Arrunt gisa jardun zuen, harik eta UPV/EHUn Irakasleen Prestakuntzarako Unibertsitate Eskola gisa sartu arte. 2011ko irailean, eskola Arangoititik Leioa-Erandioko Guneko eraikin berrira lekualdatu zen; eraikina César Azkarate arkitektoaren lana da. Azkenik, 2018ko urtarrilean, Bilboko lehengo Irakasleen Unibertsitate Eskolak Bilboko Hezkuntza Fakultate izena hartu zuen.[1]

Kokalekua

Leioa-Erandioko Gunean dago, Sarriena auzoan.

Graduak[2]

Honako gradu hauek ikasi hal dira fakultate honetan:

  • Gizarte Hezkuntzako Ikasketa
  • Haur Hezkuntzako ikasketa
  • Lehen Hezkuntzako kasketa
  • Lehen Hezkuntzako Gradua. Atzerriko Hizkuntza (Hirueleduna)

Erreferentziak

  1. «Dekanoaren agurra» bilboko-hezkuntza-fakultatea (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Graduko ikasketak» bilboko-hezkuntza-fakultatea (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).

Ikus gainera

  • Leioa-Erandioko Gunea.

Kanpo estekak

  • Bilboko Hezkuntzako Fakultatearen webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65218860
  • Wd Datuak: Q65218860
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia