Birao

Komikietan biraoak ordezkatzeko ikurrak erabiltzen dituzte; zentsura moduko erabilera da.

Biraoa norbaiti edo zerbaiti errespetu falta erakusteko edo oso sentimendu bizia adierazteko darabilgun hitza edo esaldia da; garai batean, euskaldunon artean, bereziki Jainkoaren aurkako errespetu falta adierazten zutenak jotzen ziren biraotzat.[1]

Ikerketa batzuen arabera, egunero 80–90 birau —esandako hitz guztien % 0,5 – % 0,7 bitartean— esaten ditugu.[2]

Euskal apologisten mitoa: euskara, «biraorik gabeko hizkuntza garbia»

« OOOOo! euskera dohatsua

OOOOo! euskera garbia

Ai! biraorik ez duzun hizkuntza [...]
goragalea ematen didazu
izan-ta ez zeralako
ez izan-ta hala zerala esaten dutelako.
Biraorik ez bazendu
zer trixtea izango zinaken
EUSKERA [...]
»
Joxean Artze: Sara poesia, Isturitzetik Tolosan barru liburua, 1969. urtea.[3]

Kultura eta hizkuntza guztietan badira biraoak, haserrea kontrolatzeko onuragarriak direlako.[4] XVI. - XVIII. mendeetan euskararen alde gaztelaniaz aritu ziren euskal apologistek, baina, mito bat zabaldu zuten: euskara hizkuntza garbia zela zioena, euskarak ez zuela biraorik, eta biraoak erdaraz esaten direla. Mito horrek bizirik iraun du luzaroan (adibidez, Orixek ere mitoa aldeztu zuen).[3] Hala ere, uste hori erabat okerra dela frogatu dute hainbat euskalarik, besteak beste Juan Jose Zubiri eta Patxi Salaberri euskaltzainek.[5]

Erreferentziak

  1. Iñigo ASTIZ: «Fernando Maiora, idazlea: "Euskalduna izan da nagusiki Iruñerri osoa orain gutxira arte"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2011-10-19.
  2. Jay, T.. (2009). Entire document The Utility and Ubiquity of Taboo Words. Perspectives on Psychological Science. , 153-161 or.  doi:10.1111/j.1745-6924.2009.01115.x..
  3. a b Gorka AULESTIA: «Un siglo de literatura vasca (IV, c)», Sancho el Sabio, 13, 2000, 11-40. Ikus 32. orrialdea.
  4. Angier, Natalie. (2005-9-25). «Cursing is a normal function of human language, experts say» New York Times.
  5. Velez de Mendizabal, Asier. (2007-10-11). «Potrohandi, marimandona, olio... Euskaldunok badugu nola iraindu» Gara.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q184439
  • Commonscat Multimedia: Profanity / Q184439

  • Identifikadoreak
  • GND: 4077490-9
  • LCCN: sh85131024
  • Wd Datuak: Q184439
  • Commonscat Multimedia: Profanity / Q184439


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.