Bixente Goikoetxea Errasti

Bixente Goikoetxea Errasti
Bixente Goikoetxea musikariaren estatua bere jaioterrian. Lorenzo Askasibarren lana.
Bizitza
JaiotzaAramaio, 1854ko apirilaren 5a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaValladolid, 1916ko apirilaren 9a (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Bixente Goikoetxea Errasti (Ibarra, Aramaio, Araba, 1854ko apirilaren 5a – Valladolid, Espainia, 1916ko apirilaren 9a) musikagilea izan zen.

Zuzenbide ikasketak egin eta hainbat enpresatan legegizon moduan aritu zen, musikarako grina bide batez lantzen zuelarik, hogeita hamabost urte zituela apaiz izateko erabakia hartu zuen aurretik. Valladolideko katedraleko musika zuzendaritza 1890an oposaketan irabazi ondoren, eliz kantagintzaren duintasuna zaintzea izan zuen amets. Goikoetxea izan zen XIX. mendean gainbehera nabarmena jasandako eliz musikaren berreskuratzaile nagusia. Obra asko konposatu zuen, denak erlijioso arloan sortuak.

Guztiz pertsonal eta bere-berea zuen musika egiteko era. Bere armoniari euskal musikarien sena zerion eta, doinu iturri aberatsa erakutsiz, ezin hobeto darabil kontrapuntu klasikoaren zorroztasuna, Gasteizko apaizgaitegia da haren musika-eskubideen onuraduna.

Ikus, gainera

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12255300
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 149561
  • Wd Datuak: Q12255300