Caroline Furness

Caroline Furness

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCleveland, 1869ko ekainaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York, 1936ko otsailaren 9a (66 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea Doktoretza : astronomia
Vassar College (en) Itzuli 1887)
Tesi zuzendariaHarold Jacoby (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Mary Watson Whitney (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakastronomoa
Enplegatzailea(k)Vassar College (en) Itzuli
KidetzaAmerican Association of Variable Star Observers (en) Itzuli

Caroline Ellen Furness (Cleveland, Ameriketako Estatu Batuak, 1869ko ekainaren 24a – 1936ko otsailaren 9a) astronomo izan zen. Vassar College-ko irakaslea XX. mendearen hasieran, Mary Watson Whitney-ren ikasle izan zen unibertsitate horretan bertan, eta Columbiako Unibertsitatean Astronomiako lehen PhD doktoretza lortu zuen.

Biografia

Furness 1869ko ekainaren 24an jaio zen, Cleveland-en (Ohio). Haren aita zientzia-irakaslea zen tokiko institutuan, eta zientziarekiko interes goiztiarra piztu zion. 1887an Vassar Collegen graduatua, aitaren urratsei jarraitu zien, eta bigarren hezkuntzako eskolako zientzia-irakasle bihurtu zen. Hala ere, ikerkuntzan zuen benetako interesa eta, hiru urte igaro ondoren, Mary Watson Whitney irakaslearen ikerketa-laguntzaile gisa itzuli zen Vassar Collegera. Whitneyren zuzendaritzapean, kometak eta planetak behatzeko ia hamar urteko programa batean parte hartu zuen Furness-ek. 1896an Columbiako Unibertsitatean hasi zen lanean Harold Jacobyrekin, eta Ph.D doktorego-tesia argitaratu zuen, 1900ean: "Ipar poloko gradu baten barruko izarren katalogoa eta teleskopioaren distortsio optikoa - Helsingfors-en argazkia, neurri fotografikoetatik eratorria". 1903an Vassar-era itzuli zen irakasle gisa.

Izar aldakorren behaketetan parte hartu zuen Whitney-rekin 1909tik 1911ra.[1] 1915ean, Introduction to the Study of Variable Stars testu-liburua idatzi zuen.[2][3]

1922an, Royal Astronomical Societyko kide hautatu zuten.

New Yorken hil zen 1936ko otsailaren 9an.

Emakumeen hezkuntzaren defendatzailea izan zen, bereziki gutxien garatutako herrialdeetan, artikulu batzuk idatzi zituen Japoniako emakumeen goi-mailako hezkuntzaren egoerari buruz, eta National Alliance of Unitarian Women erakundearen tokiko adarreko kide garrantzitsua izan zen.

Erreferentziak

  1. Larsen, Kristine. Caroline Ellen Furness (1869-1936). Cambridge University Press.
  2. Caroline E. Furness - Vassar College Encyclopedia. Vassar College.
  3. Makemson, Maud W.. (May 1936). «Caroline Ellen Furness» Popular Astronomy 44 (5): 233–238. Bibcode: 1936PA.....44..233M..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17279208
  • Commonscat Multimedia: Caroline Ellen Furness / Q17279208

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 59464912
  • ISNI: 0000000397818169
  • GND: 1055273948
  • LCCN: no2019121346
  • Wd Datuak: Q17279208
  • Commonscat Multimedia: Caroline Ellen Furness / Q17279208