Christen Sørensen Longomontanus

Christen Sørensen Longomontanus

Irudi gehiago
errektore

Bizitza
JaiotzaDanimarka, 1562ko urriaren 4a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage, 1647ko urriaren 8a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Rostock (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, unibertsitateko irakaslea eta matematikaria
Enplegatzailea(k)Kopenhageko Unibertsitatea
InfluentziakTycho Brahe

Christen Sørensen Longomontanus edo Longomontano (Lomberg, 1562ko urriaren 4a - Kopenhage, 1647ko urriaren 8a) astronomo daniar bat izan zen,[1] Tycho Brahe eta Kopernikoren ideiak konbinatzen saiatu zen sistema astronomiko baten egilea.

Biografia

Longomontanus Longberg edo Severin jaio zen, Danimarka, 1562an, jornalari txiro baten semea. Umezurtz 8 urterekin, osabaren ardurapean geratu zen. Viborgen ikasi zuen, eta handik Kopenhagera joan zen, Tycho Braheren lagun eginez. 1603an Viborgeko eskolako errektore izendatu zuten, eta 1605ean matematikako irakasle Kopenhageko akademian. 1632an, Rundetårn Behatokia (Kopenhageko estatua) eraikitzea bultzatu zuen, baina ez zuen amaitu. Han hil zen 1647an.

Longomontanok ospea lortu zuen bere sistema astronomikoagatik, non, hutsalki bada ere, Kopernikoren eta Tychoren sistemak bateratzen saiatu zen Astronomie danica lanean, baita lortu ezin izan zuen zirkuluaren koadratura aurkitzen egindako lanengatik ere.[2]

Obra aukeratua

Bere lan nagusiak hauek izan ziren:

  • Systematis Mathematici (1611)
  • Cyclometria e Lunulis reciproce demonstrata (1612)
  • Disputatio de Eclipsibus (1616)
  • Astronomia Danica (1622)
  • Disputationes quatuor Astrologicae (1622)
  • Pentas Problematum Philosophiae (1623)
  • De Chronolabio Historico, seu de Tempore Disputationes tres (1627)
  • Geometriae quaesita XIII. de Cyclometria rationali et vera (1631)
  • Inventio Quadraturae Circuli (1634)
  • Disputatio de Matheseos Indole (1636)
  • Coronis Problematica ex Mysteriis trium Numerorum (1637)
  • Problemata duo Geometrica (1638)
  • Problema contra Paulum Guldinum de Circuli Mensura (1638)
  • Introductio in Theatrum Astronomicum (1639)
  • Rotundi in Plano (1644)
  • Admiranda Operatio trium Numerorum 6, 7, 8 (1645)
  • Caput tertium Libri primi de absoluta Mensura Rotundi plani (1646)

Eponimia

Ilargiko Longomontanus kraterrak bere izena darama.[3]

Erreferentziak

  1. https://catalogue.bnf.fr/ark:/12148/cb13011001c
  2. https://books.google.es/books?pg=PA575&dq=enciclopedia+de&id=uuuEm4b1ticC&hl=es#v=onepage&q=enciclopedia%20de&f=false
  3. https://planetarynames.wr.usgs.gov/Feature/3465

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q729315
  • Commonscat Multimedia: Christen Sørensen Longomontanus (astronomer) / Q729315

  • Wd Datuak: Q729315
  • Commonscat Multimedia: Christen Sørensen Longomontanus (astronomer) / Q729315