Dhikr

Taldeko Dhikr kantua

Dhikr, baita ere Zikr edo Ziker, ("Jainkoaren oroimena", "inbokazioa") arabieraz: ذکر, Islameko otoitz-eginkizuna da oinarrian Jainkoaren izenen errepikapenean edo Koranetik hartutako esaldi eta eskaera batzuen errepikapenean oinarrituta. Dhik bakarka egiten da baina Sufi tradizioan ere zeremonia moduan egiten da baita.[1]

Errepikatzen diren zenbait esaldi

Asko dira Allah gogorarazteko errepikatzen diren esaldiak. Hona hemen batzuk:

  • Allahu Akbar - الله أكبر, hau da, " Jainkoa handia da" edo "Jainkoa handiena da".
  • Subhan Allah - سبحان الله, hau da "Loria Jainkoari" edo "Jainkoa edozein akats gainetik dago".
  • Alhamdulillah - الحمد لله, hau da, "Jainkoa goraipatua izan dadin".
  • La ilaha illa Allah - لا إله إلا الله, hau da,"jainkoa baino jainkoago ez dago inor".
  • La hawla wa-la quwwata illa biAllah - لا حول ولاقوة إلا بالله, hau da, "Jainkoarena izan ezik ez dago ez botere ez indar".

Metodoak

Musulman sunni gehienentzat Dhik bakarkako kultoa da, isilik egiten dena. Modu batez, sinesdunak Allahri jasotako faboreak eskertzen dizkio. Hau da Dhikrren bariante zabalduena. Afrikako iparraldean, bestetik, oso zabalduta dago gauza bera taldeka egiteko era; bigarren honek memorizazio behar handia eskatzen du.

Dhikr sufien artean

Sufismoaren jarraitzaileek dhikr zeremonia desberdin bat ospatzen dute, eskolen arabera aldaketak erakusten dituena. Oinarrizko liturgian errezitazioarekin batera kantuak, musika, dantza, jantziak, intsentsua erabiltzen dira. Zeremonia oso hipnotikoak dira[2] eta haren bitartez muragaba edo meditazioa lantzen dute, estasia eta trantzea lortuz. Horrelako formulak Turkiatik Txetxeniara aurki daitezke.[3]

Bibliografia

  • L. Gardet: "Dhikr", Encyclopaedia of Islam , 2.arg. P. Bearman, Th. Bianquis, CE Bosworth, E. van Donzel y Heinrichs WP. Brill, 2009. Brill Online.
  • Fermin Munarriz: "Shake y ziker", Gara, 2013ko martxoaren 16. http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130316/392881/es/Shake-ziker[Betiko hautsitako esteka]

Erreferentziak

  1. http://books.google.fr/books?id=_exnOqngNUcC&pg=PA77&dq=dhikr+soufisme&hl=fr&ei=9l3hTKDxN4qQjAe86InGAQ&sa=X&oi=book_result&ct=result&resnum=5&ved=0CD8Q6AEwBA#v=onepage&q=dhikr%20soufisme&f=false
  2. http://gara.naiz.info/paperezkoa/20130316/392881/es/Shake-ziker[Betiko hautsitako esteka]
  3. http://www.youtube.com/watch?v=Xo12VMqkfXM

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Complete Guide & Introduction to Zikr.
  • (Ingelesez):Scottish Naqshbandi Dhikr.
  • (Ingelesez):Sufi Live
  • Txetxeniako Ziker zeremonia YouTuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q948437
  • Commonscat Multimedia: Zikr / Q948437

  • Identifikadoreak
  • BNF: 135303435 (data)
  • GND: 4226055-3
  • LCCN: sh86007312
  • SUDOC: 05044722X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • DOI: 10.1163/9789004206106_EIFO_COM_0162
  • Wd Datuak: Q948437
  • Commonscat Multimedia: Zikr / Q948437