Dzungaria

Dzungaria
Motaeskualde geografiko
Geografia
Map
Koordenatuak45°N 85°E / 45°N 85°E / 45; 85
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Eskualde autonomoXinjiang

Dzungaria[1] (mongolieraz: Зүүнгарын нутаг; txinera tradizionalez: 準噶爾; txinera sinplifikatuz: 准噶尔; pinyinez: Zhǔngá'ěr; uigurreraz: جوڭغار‎Junghariyä; errusieraz: Джунгария, translit.: Dzhungariya) edo Beijiang (txinera tradizionalez: 北疆; pinyinez: Běijiāng; hitzez hitz: «Iparraldeko Xinjiang») Txinako lurraldea eta ordoki zabala da, Tian Shan mendien eta Altai mendialdearen artean dagoena.

Mendebaldeko muturrean Dzungariako Atea (Chun-ka-erk-men) zabaltzen da, Erdialdeko Asiako mendi hesiak uzten duen sarrera bakarra, hain zuzen. Hango biztanleria mongoliarrek, turkiarrek eta txinatarrek osatzen dute, musulmanak batzuk eta budistak besteak.

Historia

XVII. mendean, dzungariar talde mongolek Dzungariako khanerria erreinu burujabea sortu zuten, baina txinatarrek suntsitu zuten 1759an.

Ekonomia

Ekonomia-jarduera nagusiak nekazaritza eta artzaintza dira.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q284027
  • Commonscat Multimedia: Zungharia / Q284027

  • Identifikadoreak
  • NKC: ge138882
  • Lekuak
  • TGN: 6001821
  • Wd Datuak: Q284027
  • Commonscat Multimedia: Zungharia / Q284027