Egoitza Santua

Aulki Santuaren harreman diplomatikoak:      Zuzeneko harreman diplomatikoak      Zeharkakoak (ordezkatua edo artekari bidez)      Harreman diplomatikorik gabe

Egoitza Santua edo Aulki Santua (latinez Sancta Sedes) Aita Santuak Eliza Katolikoko buru den heinean duen posizioari ematen zaion izena da. Nazioarteko politika eta Eliza Katolikoaren gorengo gidaritza dagozkio. Zentzu honetan ez da Vatikano Hiriarekin nahastu behar: azken honek Vatikanoko estatuan du aginpidea soilik, eta estatuaren oinarrizko barne funtzioak betetzen ditu. Vatikano Hiriak ez du nazioarteko politikan jarduteko eskumenik. Zeregin hori Aulki Santuaren eskuetan dago, nahiz eta izate juridiko biak sarri oso estu lotuta egon.

Historia

  • 756, Aita Santuen Lurraldea sortzen da.
  • 1860, Italiako Aita Santuen Lurraldeak konkistatzen ditu, Egoitza Santuari Erroma bakarrik utziz.
  • 1870, Viktor Manuelek Erroma hartzen du Frantziar-prusiar Gerrari esker eta erresumaren hiriburu aldarrikatzen du.
  • 1917, Benedikto XV.ak Lehen Mundu Gerrarako bakerako plan bat proposatzen du, nazioartean baztertua izan zena.
  • 1929, Benito Mussolini eta Pietro Gasparri itun bat sinatzen dute, 1870tik Egoitza Santuak Italiarekin dituen arazoak konpontzeko.
  • 1939, Bigarren Mundu Gerra hasten da; Egoitza Santua neutral azaltzen da.
  • 1944, Hitlerrek Vatikano Hiria suntsitzeko agindua eman du eta Pio XII.a Aita Santua bahitzeko, baina SS-etako Jeneralak ez dio jaramonik egiten. Jenerala kargutik baztertua izan zen.
  • 1965, Paulo VI.ak Vatikanoko II. kontzilioa amaitzen du.
  • 1981, Joan Paulo II.ak atentatu bat jasatzen du Vatikano Hirian.
  • 2005, Joan Paulo II.a hiltzen da eta Benedikto XVI.a hautatzen dute Aita Santu.

Aita Santuaren aulkia

Aita Santuaren aulkia, San Joan Laterangoan

Aulki Santua materialki adierazteko Aita Santuaren aulkia erabiltzen da, San Joan Laterangoan kokatua, Erromako elizbarrutiko katedralean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159583
  • Commonscat Multimedia: Holy See / Q159583

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 166641031
  • ISNI: 0000000113952500
  • GND: 2003256-0
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 007343
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q159583
  • Commonscat Multimedia: Holy See / Q159583