Ekiloreak

Ekiloreak
(4. aldaera)
Jatorria
Sortzailea(k)Vincent van Gogh
Sorrera-urtea1888
Mugimenduapostinpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak95 (altuera) × 73 (zabalera) cm
Genero artistikoalore-pintura
Deskribapena
Kokapena
LekuaFiladelfiako Arte Museoa
Van Gogh Museoa
Sompo Museum of Art (en) Itzuli
bilduma pribatua

Ekiloreak (frantsesez Les Tournesols, nederlanderaz Zonnebloemen) 1888 eta 1889 bitartean Vincent Van Goghek margotutako 7 olio-pinturen multzoa da, bi segidan eginda.

Izadi hilaren multzo honetan hamabost ekiloreko hiru margolan eta hamabi ekiloreko beste bi nabarmentzen dira. Arlesen zegoela, 1888ko abuztuan, margotu zuen lehenengoa, hamabi ekilorekoa, egun Municheko Neue Pinakothek musoean dagoena. Paul Gauguin lagunaren logela apaintzeko margotu zituen, 1889ko urtarrilera arte.

Ekiloreak bizitzaren etapa guztietan agertzen dira, loraldietatik ihartzeraino. Erabilitako horien gama zabala nabarmentzen da, berritzailea garai hartan hori batzuk sortu baitzituen Van Goghek.

1987an Yasuo Goto japoniarrak 40.8 milioi euroren parekoa ordaindu zuen enkante batean Ekiloreen oihal batengatik.

Lehenengo aldaerak (1888ko abuztuan)

  • Ekiloreak, lehengo aldaera: hondo turkesa Olio oihalean, 73.5 × 60 cm Bilduma pribatua
    Ekiloreak, lehengo aldaera: hondo turkesa
    Olio oihalean, 73.5 × 60 cm
    Bilduma pribatua
  • Ekiloreak, bigarren aldaera: hondo urdina Olio oihalean, 98 × 69 cm II. Mundu Gerran suntsiturik, 1945eko abuztuaren 6an.
    Ekiloreak, bigarren aldaera: hondo urdina
    Olio oihalean, 98 × 69 cm
    II. Mundu Gerran suntsiturik, 1945eko abuztuaren 6an.
  • Ekiloreak, hirugarren aldaera: hondo urdin-berdea Olio oihalean, 91 × 72 cm Neue Pinakothek, Munich, Alemania
    Ekiloreak, hirugarren aldaera: hondo urdin-berdea
    Olio oihalean, 91 × 72 cm
    Neue Pinakothek, Munich, Alemania
  • Ekiloreak, laugarren aldaera: hondo horia Olio oihalean, 92.1 × 73 cm National Gallery, Londres, Ingalaterra
    Ekiloreak, laugarren aldaera: hondo horia
    Olio oihalean, 92.1 × 73 cm
    National Gallery, Londres, Ingalaterra

Errepikapenak (1889ko urtarrilean)

  • Ekiloreak, 3. aldaeraren errepikapena Olio oihalean, 92 × 72.5 cm Arte museoa, Philadelphia, AEB.
    Ekiloreak, 3. aldaeraren errepikapena
    Olio oihalean, 92 × 72.5 cm
    Arte museoa, Philadelphia, AEB.
  • Ekiloreak, 4. aldaeraren errepikapena Olio oihalean, 95 × 73 cm Van Gogh museoa, Amsterdam, Herbehereak.
    Ekiloreak, 4. aldaeraren errepikapena
    Olio oihalean, 95 × 73 cm
    Van Gogh museoa, Amsterdam, Herbehereak.
  • Sunflowers, 4. aldaeraren kopia Olio oihalean, 100 × 76 cm Sompo arte museoa, Tokio, Japonia.
    Sunflowers, 4. aldaeraren kopia
    Olio oihalean, 100 × 76 cm
    Sompo arte museoa, Tokio, Japonia.

Kanpo-estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ekiloreak Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q157541
  • Commonscat Multimedia: Sunflowers (van Gogh) / Q157541

  • Identifikadoreak
  • GND: 7643174-5
  • Wd Datuak: Q157541
  • Commonscat Multimedia: Sunflowers (van Gogh) / Q157541