Eliza-gotorleku

Frantziako Sainte-Radegonde (Aveyron) eliza-gotorlekua.

Eliza-gotorlekua gatazka garaietan defentsarako prestatutakoa eliza da. Ikuspuntu militar batetik diseinatuak ziren, horma handiekin, saietera eta almenekin.[1]

Eraikin motak

Gotorleku hauek mota askotakoak izan daitezke. Batzutan berez gotorleku moduan sortuak baziren ere, bestetan harresietara lotu ziren, esaterako Ávilako katedralaren kasuan. Lekaide monasterioetan, bestetik, esaterako Lérinsgo monasterioa, hormak inguratuta egoten ziren. Egile batzuk eliza-gotorlekua eta eliza gotortua bereizi egiten dute: eliza gotortua eliza arrunta baino defentsarako prestatuta izango litzeteke; eliza-gotorlekua, aldiz, Kirchenburg, kanpoko defentsak dituena izango litzateke, esaterako horma-kortinak, defentsa-dorreak dituena.

Uxueko Andre Maria eliza.

Geografikoki, horrelako elizak Europako lurralde askotan ikus daitezke. Ugariak dira, adibidez, Frantziako Dordognen, Frantzia eta Ingalaterra arteko tentsioen helburua erdi aroan, Errumaniako Tansilvanian, otomanoen erasoei aurre egiteko,[2] Portugal eta Gaztela-León komunitatean,[3] musulmaneei aurre egiteko... Euskal Herrian ere badira batzuk, kostaldean, pirateei eta vikingoei aurre egiteko, edo Nafarroako Erresumaren mugetan.

Euskal Herrian

Gurean ere adibide dezente dago. Hona hemen batzuk:

  • Andre Maria eliza, Uxuen (Nafarroa)
  • San pedro elzia, Zumaian (Gipuzkoa)
  • Andre Maria eliza, Agurainen (Araba)
  • San Nikolas eliza, Orion (Gipuzkoa)

Galeria

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1571674
  • Commonscat Multimedia: Fortified churches / Q1571674

  • Identifikadoreak
  • GND: 4064993-3
  • LCCN: sh96005561
  • AAT: 300263447
  • Wd Datuak: Q1571674
  • Commonscat Multimedia: Fortified churches / Q1571674