Errukula

Errukula
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaEruca
EspezieaEruca vesicaria
Azpiespeziea Eruca vesicaria subsp. sativa
Thell.

Errukula[1] (Eruca vesicaria, E. vesicaria subsp. sativa edo E. sativa) Brassicaceae familiako barazkia da, jatorriz Mediterraneo eskualdekoa. Sukaldaritzan estimatua da, hosto jangarriek piperbeltz zapore arina baitute.

Batzuetan "errukula" Diplotaxis tenuifolia landareari ere esaten zaio, eta haren hostoak ere jaten dira Eruca sativa landarearen antzera. Errukola edo arroketa (frantsesez roquette) ere esaten zaio[2].

Ezaugarriak

Errukula 20–100 cm arte hazten den landare urterokoa da. Hosto pinatuak sakon lobulatuak dira, alboko lau eta hamar lobulu txiki eta lobulu terminal handi batekin. Loreak 2–4 cm diametrokoak dira, korinboan jarriak, Brassicaceae lore-egitura tipikoarekin. Petaloak krema-zuriak dira, zainak moreak dituzte eta horiak dira. Fruitua 12–25 mm luzeko silikua bat da, moko apiko batekin, zenbait hazi dituena (jangarriak direnak). Espezieak 2n = 22 kromosoma ditu.

Lantzen oso erraza da. Ura duen neurrian hostoa eman eta eman egingo du[3]. Udan ez da ondo hazten, "lorera igotzeko" joera baitu[4].

Erabilerak

Errukula barazki gisa kontsumitu izan da Mediterraneo inguruko eskualdeetan antzinako erromatarren garaitik, afrodisiakotzat jotzen zena. Tradizioz, ordea, basatiki bildu eta ez da eskala handian landu izan. 1990eko hamarkadara arte ere ez da ikerketa zientifikorik egin. Gaur egun, hainbat lekutan landatzen da, bereziki Veneton, eta munduko saltoki ezberdinetan eskuragarri dago.

Errukula entsaladan erabiltzen da bereziki, baina barazki gisa ere sukaldatzen da pasta edo zezina erabiliz. Italian ere ohikoa da pizzetan erabiltzea, soilik labearen ondoren gehituz. C bitaminan eta burdinan aberatsa da.

Magrebeko errukula noizbehinkako ekaitzen ondoren etortzen da, eta zopan jaten.

Irudiak

  • Hostoak
    Hostoak
  • Infloreszentzia eta fruitu gazteak
    Infloreszentzia eta fruitu gazteak
  • Lekak
    Lekak
  • Gosaria Kairon (Egipto): babarrun egosiak, barazki ozpinduak, ogia eta errukula
    Gosaria Kairon (Egipto): babarrun egosiak, barazki ozpinduak, ogia eta errukula
  • Tortellini pasta errukula eta limoiaz
    Tortellini pasta errukula eta limoiaz
  • Gorgonzola, errukula, saltxitxa eta tomate otartekoa
    Gorgonzola, errukula, saltxitxa eta tomate otartekoa

Sinonimoak

  • Brassica eruca L.
  • Brassica pinnatifida Desf.
  • Brassica vesicaria L.
  • Eruca cappadocica Boiss.
  • Eruca grandiflora Cav.
  • Eruca longirostris var. leptocarpa Pau
  • Eruca longirostris R. Uechtr.
  • Eruca orthosepala (Lange) Lange
  • Eruca pinnatifida (Desf.) Pomel
  • Eruca sativa subsp. longirostris (R. Uechtr.) Jahand. & Maire
  • Eruca sativa subsp. vesicaria (L.) Briq. ex Jahand. & Maire
  • Eruca sativa var. hispida Cámara
  • Eruca sativa var. longirostris (R. Uechtr.) Rouy
  • Eruca sativa var. polysperma Rouy
  • Eruca sativa Garsault
  • Eruca sativa Lam.
  • Eruca sativa Mill.
  • Eruca stenocarpa var. major Rouy
  • Eruca sylvestris Bubani
  • Eruca vesicaria subsp. sativa (Mill.) Thell. in Hegi
  • Eruca vesicaria var. longirostris (R. Uechtr.) Rouy ex Thell. in Hegi
  • Eruca vesicaria var. orthosepala Lange
  • Eruca vesicaria var. sativa (Garsault) Thell.

Erreferentziak

  1. «Errukula» sutondo.hostelerialeioa.net (Noiz kontsultatua: 2023-03-31).
  2. "Nola erran" hiztegia. Roquette. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  3. Errukula. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  4. Ekogunea. (pdf) NEGUKO ENTSALADA BARAZKIAK. (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q156884
  • Commonscat Multimedia: Eruca vesicaria subsp. sativa / Q156884
  • Wikispecies Espezieak: Eruca vesicaria subsp. sativa

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 78048
  • BioLib: 39234
  • Fl. China: 241000036
  • GBIF: 5375925
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=104951
  • IPNI: 283412-1
  • ITIS: 524057
  • NCBI: 29727
  • PlantList: kew-2798746
  • W3TROPICOS: 4102019
  • USDA Plants: ERVES
  • VASCAN: 4036
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 5081S2768T
  • Wd Datuak: Q156884
  • Commonscat Multimedia: Eruca vesicaria subsp. sativa / Q156884
  • Wikispecies Espezieak: Eruca vesicaria subsp. sativa