Esfinge (animalia)

Esfinge (animalia)
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
SuperfamiliaBombycoidea
Familia Sphingidae
Latreille, 1802
Azpibanaketa
Macroglossinae

Smerinthinae
Sphinginae

Artikulu hau tximeletari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Esfinge».

Esfinge (Sphingidae) zenbait tximeleta handi kolore bizikori ematen zaien izena da. Burua eta gorputza iletsua dute.

Bizi-zikloa

Espezie gehienek belaunaldi bat baino gehiago izaten dituzte urtean.

Arrautza

Ale emeek arrautza berdexka eta zeharrargiak erruten dituzte. Garapena oso aldakorra da, 3-21 egun artean iraun dezake.

Larba

Esfingeen harrak sendoak eta ilegabeak dira, tamaina ertain-handikoak. Lepidoptero gehienetan bezala, 5 oin faltsu pare izaten dituzte. Atzealdean adar itxurako apendize bat izaten dute. Har hauek, tximeleten gehiengoa iluna izan arren, kolore berdeak eta marra diagonalak izaten dituzte.

Pupa

Pupa fasea lur-azpian, harri artean edo kusku baten barnean pasatzen dute. Espezie gehienetan, fase hau negu garaian ematen da.

Heldua

Esfinge gehienek proboszide luzea izaten dute loreen nektarra biltzeko, kolibrien antzera. Polinizatzaile onak izan ohi dira. Espezie gehienak gautarrak edo krepuskularrak diren arren, badira eguneko espezieak ere. 10-30 egun inguru bizi ohi dira.

Dibertsitatea

200 genero eta 1450 especie inguru deskribatu dira.

  • Acherontia atropos. 13 cm inguru izaten da luze. Gaineko hegoak marroi ilunak, eta azpikoak horiak, zerrenda beltzekikoak, izaten ditu. Toraxaren gaineko aldean burezurraren antzeko irudi bat du, hori-beltza. Asian, Europan, Afrikan eta Ameriketan bizi da.
  • Agrius convolvuli
  • Ceratomia catalpae
  • Daphnis nerii. Hego berdeak dituen tximeleta handi iletsua, 10 cm inguru luze dena. Afrikako eta Mediterraneo inguruko lurraldeak ditu ohiko bizileku, baina urte beroetan Danimarkaraino eta Suediaraino ere igotzen da.
  • Deilephila elpenor
  • Erinnyis ello
  • Eumorpha pandorus
  • Hippotion celerio
  • Hyles euphorbiae
  • Laothoe populi
  • Macroglossum stellatarum, kolibri-esfinge bezala ezaguna.
  • Manduca quinquemaculata
  • Manduca sexta
  • Mimas tiliae
  • Sphinx ligustri

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-6-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q157683
  • Commonscat Multimedia: Sphingidae / Q157683
  • Wikispecies Espezieak: Sphingidae

  • Identifikadoreak
  • GND: 4194387-9
  • LCCN: sh85126604
  • NKC: ph270784
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 551
  • BioLib: 17229
  • Dyntaxa: 2001260
  • EOL: 905
  • Fauna Europaea: 6818
  • GBIF: 8868
  • ITIS: 117293
  • NCBI: 7128
  • Paleobiology Database: 71815
  • WoRMS: 989099
  • Wd Datuak: Q157683
  • Commonscat Multimedia: Sphingidae / Q157683
  • Wikispecies Espezieak: Sphingidae