Fauno

Fauno, Pál Szinyei Merse hungariarrak margotua

Fauno (latinezko faunus hitzetik, bere aldetik antzinako grezieran φαῦνος, phaunos zen) erromatar Faunus jainkoa oinarri duen ireilu mitologikoa da. Baso eta oihanetako izpirituen pertsonifikazioa zen, artalde eta artzainen zaindaria, erdi gizon erdi ahuntz. Greziar mitologiako satiroaren antzekoa. Fauno izena, Faunus, antzinako italiar jainkoaren izenetik dator. Faunus basoen, larreen, abere saldoen jainkoa zen, eta K.a. II. mendetik aurrera, greziarren Pan jainkoarekin parekatu zen[1].

Faunoak Europako kulturan luzaroan irudikatu den pertsonaia da, eta erromatar jainkoaren izena hartu bazuten ere, ez dira zehazki izaki berdina. Gaur egun gorde dugun faunoen irudia, greziar satiroen irudikapenena du oinarri. Horregatik, faunoei, Pan eta Satiroen ezaugarriak atxiki zitzaizkielako hain zuzen, ahuntzaren adarrak eta apatxak dituzten basoetako izaki gisa irudikatu izan dira.

Lupercus (“otso”) deitura gaineratzen zaio maiz, Faunus jainkoak animali horrekin zuen erlazioagatik.

Fauna ingurune bukolikoan, Tortonako Cesare Saccaggi margolariaren lan neoklasikoa.
Fauna ingurune bukolikoan, Tortonako Cesare Saccaggi margolariaren lan neoklasikoa.

Faunus jainkoa zelai eta basoetako jainkoa zen, sailak babesten zituena, ugalkortasuna handitzen zuena eta piztiengandik babesten zituena. Jainko profetikotzat hartzen zen, basoetan entzuten ziren ahotsen bitartez edota ametsen bitartez komunikatzen zena; batzuetan amesgaiztoen errudun gisa ere hartzen zen.

Faunoak izaera lizunarekin irudikatzen zen, etengabe basoko ninfei jarraika. Batzuetan baserritarren aurkako sorginkeriak bidali zitzakeela ere sinesten zen; haiek orduan, gorputza sendabelarrekin igurzten zuten.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Faun | mythical character | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q223194
  • Commonscat Multimedia: Fauns / Q223194

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300386072
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q223194
  • Commonscat Multimedia: Fauns / Q223194
  • i
  • e
  • a
Erromatar mitologia eta erlijioa
Jainko-jainkosak
Apolo • Bako • Bona Dea • Diana • Dis Pater • Faunoak • Herkules • Jano • Jeinu • Junon • Jupiter • Kastor eta Polux • Kirino • Kupido • LarakLiber • Marte • Merkurio • Minerva • Neptuno • Orko • Penate • Pluton • PriapoProserpina • Saturno • SilvanoSol • Venus • Vesta • Vulkano • Zeres
Jainko-jainkosa abstraktuak
Erroma • Fides • Fortuna • Garaipena • Konkordia • PietasSpesTellus
Kondairazko fundatzaileak
Testuak
Virgilio (Eneida) • Ovidio (Metamorfosiak, Zorionekoak) • PropertiusApuleio (Urrezko astoa)
Ohiturak
Antzinako Erromako erlijioa • Jaiak • interpretatio graeca • Gurtza inperiala • Tenpluak
Ikus, gainera
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.