Galaxia irregular

NGC 1427A galaxia irregularra. Irr-I motako galaxia bat da, 52 milioi bat argi-urtera kokatua.

Galaxia irregularra galaxia kiribilak edo eliptikoak ez bezala, itxura zehatzik ez duen galaxia da.[1][2] Hori dela eta, sailkaezina da Hubbleren sekuentzian. Gainera, formari dagokionez, gehienetan, kaotikoa da, erraboil galaktikorik edo beso kiribilik gabekoa.

Beste bi galaxia motekin alderatuz, askoz urriagoak dira kopuruari dagokionez. Bestalde, uste da kanpo indar grabitatorio bat izan daitekeela galaxia irregular baten itxuragabetasunaren eragilea.

Motak

Hiru galaxia irregular mota nagusi daude:

  • Irr-I galaxia (Irr I) nolabaiteko egitura erakusten duen galaxia irregularra da, baina Hubbleren sekuentzian sailkagaitza dena. Bi azpitalde daude:
    • Nolabaiteko egitura kiribila duenari Sm galaxia deritzo.
    • Inolako egitura kiribilik ez duenari Im galaxia deritzo.
  • Irr-II galaxia (Irr II) Hubbleren sekuentzian sailkatzeko egiturarik ez duen galaxia irregularra da.
  • dI-galaxia (dIrr) galaxia nano irregularra da.

Erreferentziak

  1. Arregi Bengoa, Jesus. (1991). «Hubble-ren galaxi sailkapena» (pdf) Elhuyar Aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 8a).
  2. Elhuyar Fundazioa. (pdf) Unibertsoa. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 8a).

Ikus, gainera

  • Galaxia eliptiko
  • Galaxia kiribil

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190397
  • Commonscat Multimedia: Irregular galaxies / Q190397

  • Identifikadoreak
  • GND: 4382323-3
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q190397
  • Commonscat Multimedia: Irregular galaxies / Q190397