Gironako probintzia

Girona
Katalunia
Gironako bandera

Gironako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
ErkidegoaKatalunia
HiriburuaGirona
ISO 3166-2ES-GI
Espainiako Gorteak
Kongresuan
6 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
42°10′00″N 2°40′00″E / 42.166666666667°N 2.6666666666667°E / 42.166666666667; 2.6666666666667
Azalera5.910 km² Espainiaren % 1,17
Demografia
Biztanleria687.331 biztanle (2006)
Espainiaren % 1,51
Dentsitatea112,44 bizt/km²
HerritarraGironatar
www.ddgi.cat

Girona Espainiako probintzia bat da, Kataluniako autonomia erkidegoan kokatuta dagoena.

2005. urtean, probintziak 663.793 biztanle zituen. Hiriburua Girona hiria da.

Geografia

Iparraldean Ekialdeko Pirinioak, ipar-mendebaldean Andorra eta Lleida, hego-mendebaldean Bartzelona eta ekialdean Mediterraneo itsasoa ditu mugakide.

Iparraldea eta mendebaldea menditsuak dira, baina Ampurdan eta La Selva aldea lauak. Itsasertza amiltsua da. Ter ibaia eta haren adarrak (Fresser, Oñar), Muga, Fluviá eta beste ibai batzuk igarotzen dira Gironatik. Gironako kostaldea Kataluniako ezagunena da, Costa Brava izena alegia, Portboutik Blanesera zabaltzen dena.

Bestela, Ekialdeko Piriniotako hainbat mendi, ibar eta bazter interesgarri daude probintziaren iparraldean. Tontorrik garaienak Puig Pedros (2.914 m), Puigmal (2.910 m) eta Pic de Bastiments (2.875 m) dira.

Kliman alde nabarmenak daude mendialdearen eta itsasaldearen artean.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Gironako udalerrien zerrenda»
  1. Girona: 77.475 biztanle (2002)
  2. Figueres: 35.174.
  3. Blanes: 32.926.
  4. Olot: 28.890.
  5. Lloret de Mar: 23.424.
  6. Salt: 23.214.
  7. Palafrugell: 19.115.
  8. Sant Feliu de Guixols: 18.994.
  9. Banyoles: 15.796.
  10. Palamos: 15.662.

Eskualdeak

Historia

Girona hiriburuko eta inguruetako bista.

Antzinatik izan da ezaguna Girona, aztarnategi grekoek erakusten duten bezala, Empúriesen esaterako. Erdi Aroan Markerri Hispanikako parte izan zen, eta geroago Katalan-Aragoitar erreinukoa. Girona hiriburua lehen kolonia grekoen garaian sortua zen; erromatarren garaian Gerundia izena zuen. 409an bisigodoek hartu zuten, eta 713an arabiarrek. VIII. mende bukaeran Ludobiko Piok eskuratu zuen IX. mendean, Wilfrido Iletsuak Bartzelonarekin lotu zuen. Erdi Aroan Kataluniako hiri nagusia izan zen, Bartzelonaren ondoren. 1285ean Frantziako Filipe Ausartak setiatu zuen; Independentziarako Gerran bi setio jasan zituen (1808 eta 1809).

Ekonomia

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (aleak, kotoia, tabakoa, barazkiak eta fruituak), baina abere hazkuntzak ere garrantzia handia du (zerria, ardia). Industrian jakien industria eta ehungintza dira nagusi. Turismoak garrantzi handia du itsasaldean.

Pertsonaia ospetsuak

Kanpo estekak

  • (Katalanez)Gironako Diputazioaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q7194
  • Commonscat Multimedia: Province of Girona / Q7194

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 130178242
  • BNE: XX4575415
  • GND: 4086706-7
  • LCCN: n80001095
  • CiNii: DA11607585
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • BVPB: 25141
  • Lekuak
  • OSM: 349023
  • INE: 17
  • Wd Datuak: Q7194
  • Commonscat Multimedia: Province of Girona / Q7194


Espainia Espainiako probintziak Espainia

ArabaAlbaceteAlacantAlmeríaAsturiasÁvilaBadajozBalear UharteakBartzelonaBizkaiaBurgosCáceresCádizCastellóCeutaCiudad RealCoruñaCuencaErrioxaGipuzkoa • Girona • GranadaGuadalajaraHuelvaHuescaJaénKantabriaKordobaLas PalmasLeónLleidaLugoMadrilMálagaMelillaMurtziaNafarroaOurensePalentziaPontevedraSalamancaSegoviaSevillaSoriaTarragonaTenerifeko Santa CruzTeruelToledoValentziaValladolidZamoraZaragoza

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.