Goguryeo

Goguryeo
고구려
K.a. 37 – k. o. 668
Monarkia
Geografia
HiriburuaJolbon
(k.a. 37-k.o. 3)

Gungnae
(3-427)

Piongiang
(427-668)
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako koreera
Antzinako txinera
ErlijioaKorear xamanismo, budismo eta taoismo
Historia
Aurrekoa
Buyeo
Ondorengoak
Balhae
Silla

Goguryeo (Hangul: 고구려; Hanja: 高句麗; RR: Goguryeo; MR: Koguryŏ) ekialdeko Asiako antzinako erresuma bat izan zen, Mantxuriako hegoaldea (Txinako ipar-ekialdea), Errusiako itsas probintziaren hegoaldea eta Koreako penintsulako iparraldea eta erdialdea hartzen zituena.

Baekje eta Sillarekin batera, Goguryeo «Koreako Hiru Erresuma» deiturikoetako bat zen.[1] Gaur egun, Goguryeo erresuma Koreako historiaren zati garrantzitsutzat hartzen da. Mantxuria eskualdearen aurrekari garrantzitsutzat ere jotzen dute txinatarrek. Goguryeok Koreako beste estatuei lehiatu zien penintsularen kontrola, eta harremanak izan zituen inguruko beste herrialde batzuekin, hala nola Txina eta Japoniarekin.

Samguk Sagi XII. mendeko Goryeo erresumako dokumentuak Goguryeo Jumong (주몽) Buyeoko printzeak sortu zuela k.a. 37. urtean adierazten du. Hala ere, zenbait dokumentu eta datu arkeologikok adierazten dute Goguryeoko kultura, beharbada, k.a. II. mendetik existitzen zela, Gojoseon- Mantxuriako hegoaldea eta Koreako iparraldea ere okupatu zituen antzinako erresuma- erori ondoren.

Ekialdeko Asiako potentzia nagusietako bat izan zen, 668an Silla eta Tang dinastia txinatarraren armada bateratuak mendean hartu zuten arte. Bere porrotaren ondoren, bere lurraldea Tang dinastiaren, Silla erresuma bateratua eta Balhaeren artean banatu zuten. Baliteke lurraldearen zati bat Khitanen eskuetara ere igarotzea, garai hartan oraindik antolamendu tribala baitzuten.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Kotkin, Stephen; Wolff, David. (2015-03-04). Rediscovering Russia in Asia: Siberia and the Russian Far East: Siberia and the Russian Far East. Routledge ISBN 9781317461296..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q28370
  • Commonscat Multimedia: Goguryeo Kingdom / Q28370

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 123604127
  • BNF: 12649135d (data)
  • GND: 4739723-8
  • LCCN: sh85073028
  • NDL: 00573696
  • SUDOC: 05056482X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q28370
  • Commonscat Multimedia: Goguryeo Kingdom / Q28370


Historia
Korea
Artikulu hau Koreako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.