Gotland poni

Gotland ponia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Suedia
Egoera FAOren araberaarriskuan
SinonimoakGotlandsruss. Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogsbaggar, Skogshäst

Gotland ponia, (suedieraz: Gotlandsruss, skogsruss), Suediako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da.

Etimologia

"Russ" izena egun antzineko eskandinavieraren "ross" hitzetik dator eta zela zaldia edo zama aberea esan nahi du[1]. Uharteko dialektoan erabiltzen den hitza da. Bertakoek zaldi hauek skogsbaggar deitzen dituzte, hau da, "basoko-ahariak".

Arrazaren beste izenak: Skogsruss, Russ, Gotlandsruss, Skogshäst dira.

Arrazaren historia

Antza Gotland poniak, Europako beste hainbat antzineko poni arrazak bezala, tarpanen ondorengo zuzenak dira. Tarpanen populazio bat isolatuta geratu zen Azken Izotz Aroan Suediako hego-ekialdeko itsasertzean dagoen Gotland uhartean eta poni arraza hau tarpan hauen ondorengoa da. Basoko poni bat da[2].

Uhartean egindako ikerketek agerian uzten dute zaldiak bertan egon direla behintzat duela 4000-5000 urte, baina baliteke lehengandik ere izatea.

Vallhaga izeneko Burdin Aroko herrizkan egindako indusketa arkeologikoetan (K.A. 220-500 urte) ageri geratu da zaldia gero eta arruntagoa bilakatu zela inguru haietan.

Gotland poniaren aurreneko erreferentzia idatzia Skånelagen delako Lege kodean agertzen da eta XIII. garren mendekoa da, bertan Gotlandgo zaldi basatiak aipatzen dira.

Arrazaren aurreneko deskribapen zehatzak XVIII. mendekoak dira. Carl Lineo botanikoak 1741. urtean Gotlandera egindako bidaian zera aipatu zuen; Torsburgen izeneko gotorleku zaharretik gertu arte bereziak erabiltzen zituztela zaldi hauek harrapatzeko. Joran Wallin apezpikuak 1776. urtean zera idatzi zuen: " Basa zaldieie dagokienez, jaun eta jabe dira basoetan, bai udan eta baita neguan ere. Trabarik gabe, ahal duten hoberen elikatzen dira, eta askotan jaberik gabe daude...beti geratzen dira basoetan, nahiz eta askotan, neguan bereziki, hau oso hotza izan eta elur asko dago. Bidaiariek errepidetatik gertu ikusi ditzakete, baita herrialdeko herrietatik zein hiritik ere....Tamaina ertainekoak dira, itxura kaskarrekoak, iletsuak, eskuila pasatu gabekoak, zurda luzekoak eta begi gainean ilea daukate"[2].

XIX. mendeko hastapenetan poni hauek oraindik ugari ziren Gotland osoan barrena, bereziki uharte erdiko baso zabalean. Nekazariek arraza hau mantentzen zuten beraien atxalde zein bordetan.

Arrazaren uztiapen sistema honakoa zen; baserritar bakoitzak samalda erdi-basatia zeukan basoan eta baserriko lanerako abere gazte bat behar izanez gero, bertan harrapatzen zuten eta etxekotu.

XIX. mendearen erdialdean ordea arrazaren gainbehera hasi zen. Hasteko lehen baso ziren lur asko nekazal lurrak bilakatzen hasi ziren, basa poniei bizitzeko tartea murriztuz. Garai honetan galdu zen Öland zaldia izeneko arraza, Öland uharteko arraza eta Gotland ponitik oso gertukoa. Lehenengo baso handiak eta inguruko lurrak hesituak izan ziren poni basatien bazka lekuen kaltetan. Aldi beran poniek beraien balorea galdu zuten bitarteko bezala eta soro eta hazkunde berriak kaltetzen zituztenez, baserritarrek basa poniak zerbait kaltegarritzat harzten hasi ziren.

XX. mendeko hastapenetan bakarrik 150 arrazako zaldi geratzen ziren. Orduan hainbat baserritarrek arraza gordetzea erabaki zuten, Gotland zelako "Suediako zaldirik antzinakoena".

Arrazaren ezaugarriak

  • Arraza honetan ohikoa omen da "mando-marra" delakoa bizkarrean. Jakina da ezaugarri hau antzineko poni arrazetan ohikoa dela eta tarpanekin lotzen dituela, zebra-marrak bezala.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Arrazari buruzko WEB
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1027725
  • Commonscat Multimedia: Gotland Pony / Q1027725

  • Wd Datuak: Q1027725
  • Commonscat Multimedia: Gotland Pony / Q1027725

Erreferentziak

  1. Salmenpohja, M: "Russ-yhdistys 20 vuotta" (’The 20th Anniversary of the Russ Association [in Finland], Satulassa, 1995/15
  2. a b http://www.ansi.okstate.edu/breeds/horses/gotland/index.htm
Kolore beltzeko Gotland poni


  • i
  • e
  • a
Euskal Herriko
arrazak
Europako
arrazak
Albania: Albaniako poni • Alemania: Alemaniako shetland poniArenberg poniDülmen poniAlemaniar zela poni • Belgika: Belgiar zela poniHeck zaldiLehmkuhlener PoniLewitz poniLiebenthaler poniPoni appaloosa europarSenner poni • Asturias: Asturkoi • Austria: HaflingerArabiar-Haflinger • Bielorrusia: Polesskaya • Bosnia-Herzegovina: Bosniako poniPosavina zaldia • Bulgaria: Rodopeko poniSarakatsaniar poni • Danimarka: Daniar kirol poni • Errumania: Bukovina zaldiDanubioren deltako poniErrumaniar poniHutsul poni • Errusia: Baxkir poniBouriate poniMinoussinskdar zaldiPanje poniTavda zaldiTxilkov zaldiTuvar zaldiVyatka zaldia • Eskozia: Eriskay poniHighland poniRumdar poniShetland poni • Eslovenia: Posavina zaldia • Espainia: · Errekaortuetako zaldiGaliziako poniGarrano zaldiMallorcako zaldiMontxino zaldiOrdunteko behor • Serrano zaldi • Estonia: Estoniar zaldiSaaremaa poni • Faroeak: Faroeetako poni • Frantzia: Bidet zaldiBidet bretoiFrantziar zela poniCamargako zaldiLandetako poniMarkesaketako zaldiMerensgo zaldiMikeluneko zaldiMorvandar zaldi • Gales: Britaniar orbaindun poniBritaniar zela poniCarneddau poniGalestar poniGalestar poni eta cobGalestar cobGalestar zela poniMendiko galestar poni • Georgia: Tushetiar zaldi • Grezia: AénosArravaniAxios zaldiMessara zaldiMidilli poniPeneiako poniPindoko poniRodasko poniRodopeko poniSkyros poniTesaliako zaldi• Herbehereak: Holandar zela poni • Ingalaterra: Britaniar orbaindun poni • Britaniar Shetland Poni • Britaniar zela poniDales poniDartmoor poniExmoor poniFell poniHackney poniaLundy uharteko poniMontxino zaldiNew Forest poniPolo poniWelara • Irlanda: Connemarako poniKerry Bog poni • Islandia: Islandiar poni • Italia: BardigianoAchetta zaldiEsperiako poniGiarabGiara zaldiSarcidanoar zaldiSardiniako poniHaflingerMonterufolino poni • Kornualles: Lundy uharteko poni • Korsika: Korsikako zaldi • Kroazia: Krk-ko uharteko poniPosavina zaldia • Lituania: Zemaitukas • Norvegia: NordlandshestFjord • Polonia: Biłgoraj zaldiFelińskiHutsul poniKonick poniPanje poni • Portugal: Azoresko poniGarrano zaldiSorraia • Serbia: Posavina zaldia • Suedia: Gotland poni • Suediar zela poni • Txekia: Txekoslobakiako zela poni txikia • Ukraina: Hutsul poniPanje poniPolesskaya
Ameriketako
arrazak
Ameriketako Estatu Batuak: Ameriketako kirol poniAmeriketako poniAmeriketako Shetland poniAmeriketako Walking PonyAmeriketako zaldi miniaturaBanker PoniCayuse indiar poniChincoteague poniChoctaw poniHegart zaldiPaint poniPolo poniQuarter poniKanadako landa poniMustangSeminola poniVirginia Highlander • Argentina: Argentinar petisoaBagualBergman poniFalabellaPolo ponia • Brasil: Baixadeiro zaldiBrasildar poniaCorajoso poniLavradeiroKreole zaldiNordestinPampa zaldiPuruca • Bolivia: Bolibiar ponia • Ekuador: Andeetako ponia • Kanada: Kanadako landa poniaLac La Croix Indiar PoniSable Islandgo poniTernuako poni • Mexiko: Galizeño ponia • Peru: Andeetako poniaChumbivilcas zaldia • Txile: BagualChiloear ponia
Asiako
arrazak
Afganistan: Yabu • Bangladesh: Bangladeshko zaldi • Bhutan: Bhutandar poni • Jata (zaldi) • Merak-SaktenpataYuta zaldi Errusia: Altaiko poniBaikal zaldiBouriate poniDagestandar zaldiNarym poniOb poniYakutiako poni • Filipinak: Baguio poni • Baguio Light zaldia • India: DeccaniIndiako poniManipuri PoniPolo poniSikang poniSpiti poniZaniskari pony • Indonesia: Baliko zaldiBatak poniBorneo poniDeli poniFlores uharteko poniaGayoeKaju poniKuningan zaldiLombok poni • Minahasa (zaldia) • Priangan • Sumbar-Sandel-Arabiar zaldiTimordar poniJavako poniKuda-PacuMacassar zaldiPadang poniSandalwood poniSumba eta Sumbawa poni • Ipar Korea: Kwangok • Iran: Kaspiar poniYabu • Hego Korea: Chejuko zaldi • Japonia: Hokkaidoko poniKiso poniMisaki poniMiyako poniNoma poniTaishuhTokara poniYonaguni poni • Kanbodia: Kanbodiar poni • Kazakhstan: Altaiko poniKazakhstango poniAdaev zaldi • Kurdistan: Kurdiar zaldi • Laos: Laostar poni • Ekialdeko Timor: Timordar poni • Malaysia: Bajau poni • Myanmar: Myanmarko poni • Shan (zaldia)• Mongolia: Hequ poniMongoliar zaldi • Pakistan: Balutxi zaldi • Sri Lanka: Sri Lankako poni • Thailandia: Thailandiar poni • Tibet: Ganzhi zaldi • Txaidamu • Sikang poniTibeteko poniChahou poniRiwoche poniNangchen zaldi Yushuar zaldiZhongdian zaldi • Txina: Abag zaldiAltaiko poniBalikun zaldiBaise poniJiantxang zaldiDatong zaldiDebao poniErluntxunGuizhouko poniGuoxia txinar poniHequ poniHenanar zaldi • Jinjiang zaldi • Lichuan zaldiLijiang poniMongoliar-txinar zaldiNingkiangar zaldiShandan zaldiSikang poniUjumkinar zaldiWenshan zaldiWushen zaldiXiniheYanki zaldiYili poni • Yiwu zaldia • Turkia: Alaka zaldiAnadolu poniKanikMidilli poni • Vietnam: Hmong zaldiNgua Noi
Ozeaniako
arrazak
Afrikako
arrazak
Benin:Koto-koli • Burkina faso:Bobo • Koto-koli• Hegoafrika: Basuto poniaBoer PoniHegoafrikako Boer poniNooitgedacht poni • Egipto: Baladi • Etiopia: Abisiniako poniBorenar zaldiBale zaldi • Lesotho: Basuto ponia • Kamerun: Kamerungo poni • Senegal: FoutaM´bayar poni • Sudan: Abisiniako poniDarfour poniSudango zaldi • Mali: Beledougouar zaldi • Bobo • Djerma (zaldi) • Nigeriar poni • Namibia: Namibiar zaldi • Nigeria: Bagzan zaldiBhirum • Djerma (zaldi) • Nigeriar poniKoto-koli • Niger: Sudango zaldi • Somalia: Somaliar poni• Togo:Koto-koli •Tunisia: Mogod poni
Desagertutako
arraza
etxekotuak
• Alemania: †Emscherbrücher • †Senner poni • Bahamak: †Abaco berberiar zaldi · Errusia: †Amurko poni • †Kareliar poni • Eskozia: †Barra poni • †Galloway poni • Espainia: †Gaztelako zaldia • †Soriako behoka • Finlandia: †Kareliar poni • Frantzia: †Bidet • †Harvard zaldi • †Lorrain zaldi • Ingalaterra: †Galloway poni • Irlanda: †Irish Hobby • †Namaqua poni• †Öland poniTartariar poni • Tunisia: †Nefza poni • Txina: †Amurko poniFerghanako zaldi
Antzinako
arraza basatiak*
() Przewalskii zaldia • () † Tarpan • () † Enzebro
Desagertutako historiaurreko
ekido eta zaldi arraza
zein espezieak
Equus caballus arrazak eta motak: †Equus caballus antunensis • †Equus caballus germanicus • †Equus caballus torralbae • †Equus caballus gallicus • †Equus caballus arcelini • Equus ferus arraza eta motak: †Equus ferus gmelini • †Equus ferus solutrensis • †Equus ferus przewalski • Antzinako Equus espezieak: †Equus hydruntinus • †Equus fossilis • †Equus complicatus • †Equus conversidens • †Equus crinidens • †Equus francisci • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus sivalensis • †Equus stenonis • †Equus cumminsii • †Equus excelsus • †Equus fraternus • †Equus giganteus • †Equus lambei • †Equus namadicus • †Equus niobrarensis • †Equus occidentalis • †Equus pacificus • †Equus parastylidens • †Equus pectinatus • †Equus scotti • †Equus sivalensis • †Equus yunnanensis • †Equus simplicidens • †Equus andium
  • (desagertuak przewalski zaldia izan ezik)