Grafiko (argipena)

Grafiko terminoa, adiera zabalean, zerbaiten irudikapen oro da, argazki bat edo marrazki bat esaterako. Adiera hertsian, batez ere zientzian eta teknikan, zenbakizko informazioa zehatz irudikatzen duen irudi bat da. Izenondo moduan, irudien edo zeinu idatzien bidez irudikatzen duenari dagokio (adibidez, irudikapen grafiko). Diagrama terminoaren hiperonimo gisa erabiltzen da: diagrama guztiak grafikoak dira, baina grafiko guztiak ez dira diagramak; izan ere, diagramak informazioaren puntu nagusiak modu sinbolikoan eta argitasunez adierazten dituen bitartean, grafikoaren helburua errealitatea besterik gabe irudikatzea izaten da. Halatan:

  • matematikan,
  • estatistikan,
    • datuen irudikapen grafikoa edo datu-diagrama, zenbakizko datuak irudiz adierazi eta azaltzeko, hala nola histograma eta sektore-diagrama;
  • kudeaketan,
    • Gantt grafikoa edo Gantt diagrama;
  • informatikan,
    • grafikoak testuan ez oinarritutako elementuak dira; adibidez, Microsoft Windows eta Mac OSen bertsio guztiak sistema eragile grafikoak dira;
    • hedaduraz, grafikoak, beti pluralean, edozein ordenagailuz sortutako irudi dira, grafiko bektorialak adibidez, bereziki bideo-jokoen inguru eta pertsonaien diseinu grafikoan;
  • artean,
    • artelan grafikoa, artista batek matrize edo plantxa batetik, grabatuaz, litografiaz edo antzeko beste teknika batez sortutako marrazki edo irudien multzoa.

Ikus, gainera

  • Grafismoa
  • Grafo (argipena)



Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.