Hindhead

Hindhead
herrixka
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaSurrey
Non-metropolitan districtWaverley
HerriHaslemere
Posta kodeaGU26
Geografia
Koordenatuak51°07′02″N 0°44′05″W / 51.1172°N 0.7348°W / 51.1172; -0.7348
Map
MugakideakThursley (en) Itzuli
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01428

Hindhead Surreyko (Ingalaterra) herri bat da.

Toponimia

"Hindhead" toponimoa 1571. urtetik dokumentatua dago, eta "orein emeen muinoa" esan nahi du. [1]

Geografia

Surreyko herririk altuena da; haren eraikinak itsas mailatik 185 eta 253 metro bitartean eginak daude.[2]

Guildford -etik 16,9 kmtara dago. Herriak 4.292 biztanle zituen 2011ko erroldan.

Historia

Historikoki bidelapurren eremua izan da: 1736an, Stephen Phillips presoak urrezko 150 ginea lapurtu izana aitortu zuen. 1786an, hiru gizon kondenatu zituzten Londresen enbarkatzera zihoan marinel ezezagun baten hilketagatik. Gizon hauen gorpuak Gibbet muinoan kateetan zintzilikatu zituzten, eskarmentu bezala. Lapurretak XIX. mendean amaitu ziren, Londres-Portsmouth trenbidea martxan ezarri zenean.[3]

Bestelako jakingarriak

"Devil's Punch Bowl" naturgune famatua bertan dago..

Hindhead errepide arteko lotura gune nabarmena da, horrek ekartzen dituen trafiko arazoekin.

Jende aipagarria

Undershaw Conan Doyleren garaian
  • Sir Arthur Conan Doyle "Undershaw " etxean bizi izan zen 1897 eta 1907 artean. Hemen idatzi zituen bere nobela ezagunenak, horien artean, Baskervilletarren Zakurra . Undershaw gero hotel eta jatetxe bihurtu zen, eta 2004tik aurrera eskola da.[4] Conan Doyle Hindhead Golf Klubeko lehen lehendakaria izan zen 1904an.[5]
  • Bernard Montgomery marexala (1887-1976), II. Mundu Gerran ospetsu bihurtutakoa. 1946an jasotako ohoreen artean, "Alameingo eta Surreyko konderriko Hindheadeko Montgomery bizkonde" izendapena jaso zuen.
  • George Bernard Shaw antzerkigilea Hindhead-eko "Blen Cathra" -n bizi izan zen (gaur egun St Edmund's School) .
  • John Tyndall zientzialaria (1820–1893) "Hindhead House" etxean bizi eta hil zen (gaur egun "Tyndalls" etxea). Berotegi efektuaren aurkikuntzan egindako lanagatik da ezaguna.

Erreferentziak

  1. Eilert Ekwall, Concise Oxford Dictionary of English Place-names, p.240.
  2. «Elevation Chart» gridreferencefinder.com (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  3. Moorey, Peter. 2000.
  4. (Ingelesez) «Deal struck over Conan Doyle house school plan» BBC News 2014-10-20 (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  5. «Home :: Hindhead Golf Club is set in one of the most glorious natural settings and ranks amongst the best of Britain’s heathland courses.» www.hindheadgolfclub.co.uk (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3034872
  • Commonscat Multimedia: Hindhead / Q3034872

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 135147646
  • LCCN: no89018538
  • Wd Datuak: Q3034872
  • Commonscat Multimedia: Hindhead / Q3034872