Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Idorreria kaka egiteko zailtasuna da. Irizpide orokor gisa, idorreria kaka astean hiru aldiz baino gutxiagotan egiten denean ezartzen da, kaka-mokordoak lehorrak eta gogorrak direlarik. Berez ez da gaixotasun bat, beste osasun-arazoen eta dieta desegokien sintoma baizik.
Libragarriak deitzen dira sintoma hau tratatzeko erabiltzen diren farmakoak.