Imago

Txitxar imagoa pupatik agertzen.

Imagoa intsektuen garapenaren azken fasea da, hots, heldu aldia, azken mudaren ostean agertzen dena[1]. Ugal aparatua erabat garaturik eta, Pterygota azpiklasean, hego funtzionalak dituelako bereizten da. Intsektu heterometaboloetan azken ninfa-estadioaren ondotik agertzen da. Holometaboloetan, berriz, pupatik irteten da.

Ephemeroptera ordenean subimago aldia dago. Fase horretan dauden banakoek hegoak dauzkate, baina aparatu genitala guztiz eratu gabe dago[2].

Erreferentziak

  1. Imago Euskalterm. Euskara.euskadi.net
  2. Fernando Pedro PEREZ: Euskal Herriko intsektuak: kilkirrak, matxinsaltoak eta txitxiburduntziak[Betiko hautsitako esteka] Euskomedia.org

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q207254
  • Commonscat Multimedia: Imago (biology) / Q207254

  • Wd Datuak: Q207254
  • Commonscat Multimedia: Imago (biology) / Q207254