Intermezzo

Musika arloan, intermezzo (italieraz ˌinterˈmɛddzo ahoskatua, pluralez: intermezzi) musika arinez egindako lan laburra, bi obra handiagoren artean (abestien edo madrigalen artean, esate baterako) ezartzen zena, jendearen atseden eta jostagarri. Italian agertu zen lehenbizikoz, XVI. mendean. Kondaira mitologikoetan oinarritutako opera serioa hedatu zenean, intermezzo-ek arrakasta handia lortu zuten, hura baino askoz ere errealistagoak zirelako, eta barre eragileak zirelako gainera. XVIII. mendean opera serioak antzezle komikoak onartu zituen agerraldien amaierako eszenetan, eta hor izan zuen hasiera opera bufoak. XIX. mendetik aurrera interludioaren zentzuan erabili izan da, baita opera batean barruan tartekatzen den orkestra lan laburra adierazteko ere. Intermezzoaren zereginik funtsezkoena denbora etena adieraztea da; aurreko eszenak laburbildu eta oroitarazteko ere baliatzen da.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-1-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q781470
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q781470


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.