Ivo Andritx

Ivo Andritx

(1961)
Irudi gehiago
enbaxadore

Bizitza
JaiotzaDolac (en) Itzuli, 1892ko urriaren 10a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
 Jugoslaviako Erresuma
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
Esloveniarren, Kroaziarren eta Serbiarren Estatua
 Austria-Hungariako Inperioa  (1892ko urriaren 9a -  1918ko urriaren 29a)
HeriotzaBelgrad, 1975eko martxoaren 13a (82 urte)
Hobiratze lekuaNovo groblje (Belgrad)
Familia
Ezkontidea(k)Milica Babić-Jovanović (en) Itzuli  (1958ko irailaren 27a -  1968ko martxoaren 24a)
Hezkuntza
HeziketaFaculty of Humanities and Social Sciences, University of Zagreb (en) Itzuli
(1912ko urria - : Slavic literature (en) Itzuli, zientzia historikoa
Vienako Unibertsitatea
(1913 - : filosofia
Faculty of Philosophy of the Jagiellonian University (en) Itzuli
(1914 - : filosofia
Grazko Unibertsitatea
(1924 - Doktoretza : filosofia
Hezkuntza-mailaDoktor Nauk in Philosophy (en) Itzuli
HizkuntzakSerbokroaziera
serbiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, diplomazialaria, poeta eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
ikusi
  • Zubi bat Drinaren gainean
    Omerpaša Latas (en) Itzuli
    Ex Ponto
    Bosnian Chronicle (en) Itzuli
    Devil's Yard (en) Itzuli
    O priči i pričanju (en) Itzuli
    Jelena, the Woman Who Is Not (en) Itzuli
    Most na Žepi (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaAcademy of Sciences and Arts of Bosnia and Herzegovina (en) Itzuli
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Bosnia Gaztea
Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Association of Writers of Serbia (en) Itzuli
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
eleberria
kontakizun laburra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Jugoslaviako Komunisten Liga

IMDB: nm0028964 Discogs: 2057734 Find a Grave: 7055057 Edit the value on Wikidata

Ivo Andritx (alfabeto zirilikoz: Иво Андрић; Dolac, Bosnia, Austria-Hungariako Inperioa, 1892ko urriaren 9a - Belgrad, Jugoslavia, 1975ko martxoaren 13a) serbokroazieraz idatzi zuen idazlea izan zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten.

Bizitza

Ivo Andritx 1892ko urriaren 9an jaio zen Dolac herrixkan, Travniketik hurbil, garai hartan Austria-Hungariako Inperioaren agindupean zegoen Bosnia herrialdean. Gurasoak, kroaziar katolikoak, Sarajevon bizi ziren, baino Ivo Dolacen sortu zen, ama ahaide batzuk bisitatzera joana zelako. Bi urte geroago aita hil zen. Amak, umea mantentzeko modurik ez zuenez, Vixegraden utzi behar izan zuen, osaba-izeba batzuen etxean. Hiri horretan igaro zuen Andritxek haurtzaroa. Zenbait urte geroago bertako Mehmed Paxa Sokolovitx zubia Zubi bat Drinaren gainean eleberriko protagonista bilakatu zuen[1].

Bigarren hezkuntza Sarajevon egin zuen. 1912tik aurrera Zagreb, Viena eta Krakoviako unibertsitateetan Humanitate ikasketak egin zituen. Lehen Mundu Gerra hasi zelarik atxilotua izan zen, Austriaren aurkako erakunde klandestino bateko kidea izateagatik, eta hiru urtez preso egon zen[2]. Gerra amaituta Zagrebeko unibertsitatera itzuli zen, baina diru premiak lanean hastera behartu zuen. Sortu berria zen Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresumako (geroago Jugoslaviako Erresuma) Erlijio eta Kanpo Arazoetako Ministerioetan aritu zen. 1920 eta 1941 artean Vaticano, Bucarest, Trieste, Graz, Madril, Brusela, Geneva eta Berlinen diplomazialari lanak egin zituen[3][4].

1941ean, Alemaniak Jugoslavia inbaditu zuenean, Berlindik Belgradora itzuli zen. Hiri horretan igaro zuen Bigarren Mundu Gerra eta orduan idatzi zituen bere hiru eleberririk ospetsuenak: Travnička hronika (Travnikeko kronika) eta Zubi bat Drinaren gainean[5]. 1945ean argitaratu zirenean sekulako arrakasta izan zuten lan hauek[6].

Gerraren ondoko urteetan Jugoslaviako Idazleen Elkarteko presidentea izan zen eta 1949an Jugoslaviako parlamentu federalean sartu zen. 1958an Militza Babitx jantzi diseinatzailearekin ezkondu zen. 1961ean Literaturako Nobel Saria eman zioten, eta jasotako dirua Bosnia-Herzegovinako liburutegiak hobetzeko erabili zuen[2]. Handik aurrera eta, batez ere, 1968an emaztea hil zitzaionetik, jarduera publikoa asko gutxitu zuen. 1975ko martxoaren 13an Belgradon hil zen[3].

Lanak

  • Ex Ponto (1918)
  • Nemiri (1920)
  • Put Alije Đerzeleza (1920). Alija Djerlezen bidaia.
  • Zubi bat Drinaren gainean (Na Drini ćuprija, 1945)
  • Gospođica (1945). Andereñoa.
  • Travnička hronika (1945). Travnikeko kronika.
  • Priča o vezirovom slonu (1948). Bisirraren elefantea.
  • Prokleta avlija (1954). Leku madarikatua.
  • Omer-paša Latas (1977)

Euskaratuak

Erreferentziak

  1. «kritiken hemeroteka » Zubiaren begia» kritikak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  2. a b (Ingelesez) «Ivo Andrić» Drina Zubia Kultur Elkartea 2013-06-14 (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  3. a b Encyclopedia.com: Ivo Andrić
  4. Nobelprize.org: Ivo Andrić
  5. «Andric´, Ivo - Euskara - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-09).
  6. Ivo Andritx. Zubi bat Drinaren gainean. Hitzaurrea, Karlos Zabalak egina. Alberdania, Elkar.
  7. Berria.info: Zubiaren begien aurrean.[Betiko hautsitako esteka] Bixente Serrano Izkoren kritika

Kanpo estekak

  • Euskarari ekarriak: Ivo Andritx
  • Alberdania.net: Andritx, Ivo
  • Argia.com: Desklasifikazioak III: Ivo Andritx
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q47561
  • Commonscat Multimedia: Ivo Andrić / Q47561

  • Wd Datuak: Q47561
  • Commonscat Multimedia: Ivo Andrić / Q47561


  • i
  • e
  • a
1901–1925
Sully Prudhomme (1901) • Theodor Mommsen (1902) • Bjørnstjerne Bjørnson (1903) • Frédéric Mistral / José Echegaray (1904) • Henryk Sienkiewicz (1905) • Giosuè Carducci (1906) • Rudyard Kipling (1907) • Rudolf Eucken (1908) • Selma Lagerlöf (1909) • Paul Heyse (1910) • Maurice Maeterlinck (1911) • Gerhart Hauptmann (1912) • Rabindranath Tagore (1913) • Romain Rolland (1915) • Verner von Heidenstam (1916) • Karl Gjellerup / Henrik Pontoppidan (1917) • Carl Spitteler (1919) • Knut Hamsun (1920) • Anatole France (1921) • Jacinto Benavente (1922)• W. B. Yeats (1923) • Władysław Reymont (1924) • George Bernard Shaw (1925)
1926–1950
Grazia Deledda (1926) • Henri Bergson (1927) • Sigrid Undset (1928) • Thomas Mann (1929) • Sinclair Lewis (1930) • Erik Axel Karlfeldt (1931) • John Galsworthy (1932) • Ivan Bunin (1933) • Luigi Pirandello (1934) • Eugene O'Neill (1936) • Roger Martin du Gard (1937) • Pearl S. Buck (1938) • Frans Eemil Sillanpää (1939) • Johannes Vilhelm Jensen (1944) • Gabriela Mistral (1945) • Hermann Hesse (1946) • André Gide (1947) • T. S. Eliot (1948) • William Faulkner (1949) • Bertrand Russell (1950)
1951–1975
Pär Lagerkvist (1951) • François Mauriac (1952) • Winston Churchill (1953) • Ernest Hemingway (1954) • Halldór Laxness (1955) • Juan Ramón Jiménez (1956) • Albert Camus (1957) • Boris Pasternak (1958) • Salvatore Quasimodo (1959) • Saint-John Perse (1960) • Ivo Andritx (1961) • John Steinbeck (1962) • Giorgos Seferis (1963) • Jean-Paul Sartre (sariari uko egin zion) (1964) • Mikhail Xolokhov (1965) • Shmuel Yosef Agnon / Nelly Sachs (1966) • Miguel Ángel Asturias (1967) • Yasunari Kawabata (1968) • Samuel Beckett (1969) • Aleksandr Solzhenitsin (1970) • Pablo Neruda (1971) • Heinrich Böll (1972) • Patrick White (1973) • Eyvind Johnson / Harry Martinson (1974) • Eugenio Montale (1975)
1976–2000
Saul Bellow (1976) • Vicente Aleixandre (1977) • Isaac Bashevis Singer (1978) • Odysseas Elytis (1979) • Czesław Miłosz (1980) • Elias Canetti (1981) • Gabriel García Márquez (1982) • William Golding (1983) • Jaroslav Seifert (1984) • Claude Simon (1985) • Wole Soyinka (1986) • Joseph Brodsky (1987) • Nagib Mahfuz (1988) • Camilo José Cela (1989) • Octavio Paz (1990) • Nadine Gordimer (1991) • Derek Walcott (1992) • Toni Morrison (1993)• Kenzaburō Ōe (1994) • Seamus Heaney (1995) • Wisława Szymborska (1996) • Dario Fo (1997) • José Saramago (1998)• Günter Grass (1999) • Gao Xingjian (2000)
2001–egun
V. S. Naipaul (2001) • Imre Kertész (2002) • J. M. Coetzee (2003) • Elfriede Jelinek (2004) • Harold Pinter (2005)Orhan Pamuk (2006) Doris Lessing (2007) • J. M. G. Le Clézio (2008) • Herta Müller (2009)Mario Vargas Llosa (2010) • Tomas Tranströmer (2011) Mo Yan (2012) • Alice Munro (2013) • Patrick Modiano (2014) • Svetlana Aleksievitx (2015) • Bob Dylan (2016) • Kazuo Ishiguro (2017) • Olga Tokarczuk (2018) • Peter Handke (2019) • Louise Glück (2020) • Abdulrazak Gurnah (2021) • Annie Ernaux (2022) • Jon Fosse (2023)
1: Ez zuten eman