Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izu-atake
Deskribapena
Mota
buruko gaitza panic (en)
Espezialitatea
Psikiatria Psikologia klinikoa
Identifikatzaileak
GNS-10
F41.0
GNS-9
300.01
DiseasesDB
30913
Izu-atakea edo beldurrezko atakea[1] antsietatezko gertakari labur eta akutua da, bat-batean hasi eta izu-sentsazio lazgarria sortzen duena. Sintoma eta zeinu psikosomatiko ugari ager daitezke: bihotz aurreko zanpatze-sentsazioa, itolarria, takikardia, palpitazioak, izerdi hotza, bero- edo hotz-sentsazioa, aho lehorra, sabeleko mina, goragalea, gorakoa, beherakoa, akufenoak, parestesiak, buruko mina edo bertigoa. Bost-hamabost minutu edo zertxobait gehiago iraun dezake krisiak, eta, bien bitartean, pertsonak mugitu edo ibili beharra dauka, lasaitzeko.[2]
Nahasmendu mota hori 12 eta 25 urte bitartean hasten da, kasu gehienetan. Antza denez, izu-atakea kanpoko faktoreek — subjektua lasaitzen duen egoera bati aurre egiteak — eta kanpoko zirkunstantzia horiek bizi dituen pertsonak bere bizitza emozionalean ematen dituen esanahiek eragiten dute.[3]