Izu uharteak

Izu uharteak
Bertako izena伊豆諸島
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Azalera301'56 km²
Politika
Herrialdea Japonia
PrefeturaTokio
Gizartea
Biztanleria24.645 bizt.


Izu uharteak[1] (japonieraz: 伊豆諸島, Izu-shotō?) ekialdeko Ozeano Barean dagoen uhartedi da, Tokioko prefeturan dagoena. Uharte guztiak batera 301'56 km²-ko azalera hartzen dute eta populatuak dauden bederatziek 24.645 biztanle dituzte.

Uharteak

Hona hemen uhartediko uharte nagusiak:

Izena Azalera (km²) Populazioa (2007)
Izu Ōshima (伊豆大島) 91'06 8.472
Hachijō-jima (八丈島) 69'54 8.363
Miyake-jima (三宅島) 55'48 2.382
Nii-jima (新島) 23'53 2.423
Mikura-jima (御蔵島) 20'58 313
Kōzu-shima (神津島) 18'87 1.914
Aogashima (青ヶ島) 5'98 423
Tori-shima (鳥島) 4'79 0*
To-shima (利島) 4'12 304
Shikine-jima (式根島) 3'9 600
  • Tori-shimak 1902an 150 biztanle zituen baina sumendiaren eztandak denak hil eta ez da berriz populatua izan.

Administrazioa

Hiru suprefeturatan banatzen dira uharteak, Hachijō, Miyake, eta Ōshima, denak Tokioko prefeturaren menpe.

Historia

Edo Aroan hainbat uhartetan kriminalak deserriratu ziren. Meiji garaian bertakoen ekonomia garatu zen batez ere arrantzan, zeta ekoizpenean eta nekazaritzan oinarrituz. 2000 urtean Oyama sumendiaren eztandaren ondorioz Miyake-jimako populazioak alde egin behar izan zuen eta ez zen 2005 arte itzuli.

Ekologia

Izu uharteak Japoniako uharte handietatik nahiko gertu daude eta ondorioz hango espezieek kolonizatu izan dituzte.

Iruditegia

  • Mihara mendia Izu-Ōshima uhartean.
    Mihara mendia Izu-Ōshima uhartean.
  • Hachijō-jima uhartea.
    Hachijō-jima uhartea.
  • Miyake-jima uhartea.
    Miyake-jima uhartea.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q864302
  • Commonscat Multimedia: Izu Islands / Q864302

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 252386851
  • LCCN: sh85069155
  • NDL: 00630014
  • NKC: ge1140127
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 1010054
  • Wd Datuak: Q864302
  • Commonscat Multimedia: Izu Islands / Q864302
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).