Japoniar arrosa

Japoniar arrosa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaRosales
FamiliaRosaceae
GeneroaRosa
Espeziea Rosa rugosa
L.
Rosa rugosa hareazko lurzoruan hazten da.
Arkakaratsak (fruituak).

Japoniar arrosa (japonieraz: ハマナス, hamamasu?) (Rosa rugosa) Rosa generoko eta Rosaceae familiako landarea da.

Jatorria

Jatorriz Asia ekialdekoa da. Txina ipar-ekialdea, Japonia, Korea eta Siberia hego-ekialdean hazten da, kostaldeko dunetan bereziki.

Ezaugarriak

Zuhaixka honek 1-15 metrotako altuera hartzen duen itxura trinkoko landarea da. Zurtoinak 3-10 mm-ko luzera duten arantzaz josita daude. Hostoak latzak ditu, hortik bere rugosa izena, 8-15 cm luze, pinnatuak eta 5-9 foliolodunak. Udazkenean erori aurretik hori bizikoak bihurtzen dira.

Lore usaintsuak ditu, arrosa ilunetik zurira doazenak, 6-9 cm ingurukoak eta petalo politak dituztenak. Ekainetik irailera loratzen da.

Arkakaratsak (fruituak) handiak dira, 2-3 cm-ko diametrodunak eta loreekin batera ateratzen dira.

Erabilerak

Ornamentazio landare gisa erabiltzen da. Japoniatik ekarri eta Europa eta Ipar Amerikan asko zabaldu zuten.

Bestalde lurzoru pobre eta hareatsuetan hazten da eta gatzarekiko tolerantzia handia duenez izotzaren kontra gatza botatzen den errepideen ertzetan landatzen da.

Arkaratsak jangarriak edira eta D bitamina ugari daukate gainera. Arrosaren pelatoekin mermeladak eta jaleak egiten dira.

Taxonomia

Rosa rugosa (Thunb.)

Barietateak
  • Rosa rugosa 'Thumbergiana'
  • Rosa rugosa 'alba' (oso usaintsua)
  • Rosa rugosa 'rosea' G.Forst., Poir.
  • Rosa rugosa 'rubra' (lore gorri handiak)
  • Rosa rugosa 'Adantifolia' (1907an Cochet-ek lortua)
Sinonimia
  • Rosa ferox
  • Rosa pubescens

Ikus, gainera

  • Rosaceae

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q634975
  • Commonscat Multimedia: Rosa rugosa / Q634975
  • Wikispecies Espezieak: Rosa rugosa

  • Identifikadoreak
  • NDL: 01039479
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 403725
  • BioLib: 39760
  • Catalogue of Life: 417760
  • Dyntaxa: 223120
  • EOL: 631307
  • Fl. China: 200011310
  • GBIF: 3003979
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=32156
  • IPNI: 927373-1
  • ITIS: 24811
  • NCBI: 74645
  • PlantList: rjp-8096
  • W3TROPICOS: 27800162
  • USDA Plants: RORU
  • VASCAN: 8911
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: UC8FI8PY9F
  • Wd Datuak: Q634975
  • Commonscat Multimedia: Rosa rugosa / Q634975
  • Wikispecies Espezieak: Rosa rugosa