Jiu-jitsu

Jiu-jitsu saioa Japoniako eskola batean 1920ko hamarkadan.

Jiu-jitsu, ju-jitsu edo jujutsu, japonieraz 柔術, jūjutsu () armarik gabe borroka egiteko japoniar artea da.

Erasorako nahiz babeserako artea da. Oso antzinakoa bada ere, XVI. mende inguruan hasi zen zabaltzen. Gorputz guztia erabiltzen da borrokan, eta etsaiaren indarraz baliatzen da haren kontra egiteko. Eskuz, behatzez, ukondoz, hankaz eta abarrez atzitu, kolpeak bota eta teknika jakin batzuez baliaturik etsaia menderatzea eta higitu ezinik edukitzea da jiu-jitsuaren funtsa. Ez da kirol arautua, ez baitu ez mailarik ez lehiaketarik; hala ere, Jigoro Kano (1860-1938) maisu handiak jiu-jitsuan zenbait aldaketa sartu zituenean, judoaren edo judo kodokanaren oinarriak jarri zituen.

Jiu-jitsua XX. mende hasieran sartu zen Europan, batez ere Raku borrokalariak eginiko erakustaldiei esker. Euskal Herrian ere, 1900-1920 hamarkaden artean jarraitzaile asko izan zituen, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan.[1]

Erreferentziak

  1. Estornes, Blog De Cesar. (2010-08-05). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: RAKU,EN BILBAO Y EL JIU-JITSU» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2022-01-17).
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q163770
  • Commonscat Multimedia: Jujutsu / Q163770

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX534780
  • BNF: 119680063 (data)
  • GND: 4426054-4
  • LCCN: sh85070553
  • NKC: ph200838
  • NARA: 10648074
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q163770
  • Commonscat Multimedia: Jujutsu / Q163770