Juan Ramon Rementeria

Juan Ramon Rementeria
Bizitza
JaiotzaBermeo, 1955eko ekainaren 7a (68 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Juan Ramon Rementeria (Izengoitia: Remen ; Bermeo, 1955eko ekainaren 7a) bizkaitar zesta-aurrelari ohia da.

Gernikan hasi zen 1971. urtean maila profesionalean. 1998. urtean erretiratu zen pilota profesionalari 27 urte eskaini eta gero. Lortu dituen emaitza aipagarrienen artean nabarmentzen direnak hauek dira: Munduko Txapelketa 1991 (Gernika) eta 1992. urteetan; Frantziako Munduko Txapelketa 1976. urtean; buruz buruzko txapelketa hiru ediziotan. 17 urte zituelarik Estatu Batuetara joan zen zesta puntara jolastera eta bertako hainbat frontoitako kinieletan jokalaririk hoberena izan zen hainbat urtetan. Kinielen irabazle nagusia Miamin, Fort-Piercen eta Hardforden izan zen.[1] Zesta puntako greba famatuan eta luzean hasieratik eta bukatu arte egon zen, greban ordezkari izan zen eta hainbat auzi irabazi zituzten. Horren ondoren, ordea, AEBko frontoietako giroa asko jaitsi zen.[2] Gai horri buruz bere iritzia eman du Jai Alai Blues filmean.[3]

1996an erretiratu aurretik azken lau partida jokatu zituen: Gasteizen, Markina-Xemeinen, Durangon eta Gernikan.

Egun Gernika Jai Alaiko zesta konpontzailea da.[4] Bere maisua Fernando Garate zestogilea izan zen.[5]

Bukatzeko, Remenen partidu batzuk ikus daitezke:

- Mexikon jolasten.[6]

- Euskal Herriko 1. buruz buruko txapelketa.[7]

- Euskal Herriko 2. buruz buruko txapelketa.[8]

- Urrezko zesta, Gernikan.[9]

- 1992 Munduko Txapelketako finalerdiak.[10]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Gaztelaniaz) JUAN RAMÓN REMENTERÍA JUGADOR DE CESTA PUNTA "Hice las américas, pero la vida en Euskadi es mejor". El Pais.
  2. Gaztetxoei zestak konpontzen irakasten. HITZA.
  3. (Ingelesez) Jai Alai Blues. .
  4. (Gaztelaniaz) GERNIKA JAI ALAI – JUAN RAMÓN REMENTERÍA – CESTERO. .
  5. (Gaztelaniaz) Mimbres en buenas manos. Deia.
  6. (Gaztelaniaz) INCLAN Y DANY VS REMEN Y ELORZA 1992. .
  7. Bolibarko Txikito vs Remen. EITB.
  8. Arrasate vs Remen. EITB.
  9. Urrezko zesta (Gold Basket), Gernika. .
  10. Remen-Retolaza vs Cachin-?. EITB.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261072
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05095/eu_r_0326/r0326
  • Wd Datuak: Q12261072