Kagera (ibaia)
Kagera (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 400 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 0°56′41″S 31°46′36″E / 0.9447°S 31.7767°E / -0.9447; 31.7767 |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 60.000 km² |
Arro hidrografikoa | Niloren arroa |
Ur-emaria | 349 m³/s |
Lakuak | Victoria |
Bokalea () | Victoria |
Kagera ekialdeko Afrikako ibaia da, Victoria aintzirara isurtzen direnetan handiena. 400 kilometroko luzera du eta Tanzania, Uganda eta Ruandaren arteko muga egiten du.
Ibilbidea
Burundi iparraldeko Rweru aintzira du jatorria, bertara Nyabarongo eta Ruvubu ibaiak isurtzen dira.[1] Ruandarekin mugan dagoen aintzira da. Hasieran ekialdera jotzen du eta ondoren iparraldera, eta Ruanda eta Tanzaniaren arteko muga eratzen du. Azkenik Ugandan sartu berritan Victoria aintzirara isurtzen ditu urak.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Grainger, Lisa. (2006-4-1). «Journey to the source of the Nile» The Daily Telegraph.
Kanpo estekak
- Datuak: Q2750140
- Multimedia: Kagera River / Q2750140
Artikulu hau Tanzaniako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |