Karlota Albretekoa

Karlota Albretekoa

Irudi gehiago
Valentinois (en) Itzuli erregeorde

1507ko martxoa -
Bizitza
JaiotzaFrantzia, 1480
Herrialdea Frantzia
HeriotzaLa Motte-Feuilly, 1514ko martxoaren 11 (33/34 urte)
Hobiratze lekuaLa Motte-Feuilly
Familia
AitaAlain Albretekoa
AmaFrançoise of Châtillon
Ezkontidea(k)Cesare Borgia
Seme-alabak
ikusi
  • Louise Borgia, Duchess of Valentinois (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
LeinuaAlbreteko leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
frantses ertaina
italiera
latina
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Karlota Albretekoa, Valentinoisgo dukesa eta Châlusko dama (suo jure), Charlotte d'Albret izenaz ezaguna frantsesez ( 14801514ko martxoaren 11 ), [1] Albret familiako noble frantses aberatsa izan zen, Nafarroako Joan III.a erregearen arreba. 1499an ezkondu zen Cesare Borgia ospetsuarekin.

Biografia

Alano Handia Albreteko jauna, zuen aita eta Frances de Châtillon-Limoges ama. Aitona Joanes I.a Albretekoa izan zuen, eta aitaren birraitona Karlos I.a Albretekoa, Frantziako Kondestablea, 1415ean Agincourt-eko batailan frantziar tropen agintean hil zena. Sei anai-arreba izan zituen, Joanes Albretekoa, Katalina de Foixekin ezkonduta Nafarroako Joanes III.a errege bihurtu zena.

1499ko maiatzaren 10ean, 19 urte zituela, ezkondu zen Cesare Borgiarekin, Alexandro VI.a Aita Santuaren eta Vannozza Cattaneiren seme sasikoarekin, Bloisen. Ezkontzak izaera politikoa zuen, Borgiatarren Vatikanoak Frantziarekin zuen aliantza sendotzeko antolatua, Cesareri frantziar nobleziako emazte bat eskaini zitzaion (Karlota), eta tituluak[2].

Cesarek eta Karlotak alaba bakarra izan zuten, Luisa Borgia, nahiz eta Cesareri gutxienez hamaika legez kanpoko hamaika seme-alaba aitortzen zaizkion zenbait maitalerekin. Cesare Nafarroako gerra zibileko azken borroketan hil zutelarik 1507an erresumaren independentzia defenditzen, Valentinoisko dukerrira itzuli zen Karlota, alabarekin.

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Joanes I.a Albretekoa
Alain Albretekoa
Catherine de Rohan Claude de Bourbon-Busset
Karlota Albretekoa Louise Borgia, Duchess of Valentinois
William of Blois, Count of Penthièvre Marguerite de Bourbon
Françoise of Châtillon
Isabelle de La Tour d'Auvergne

Erreferentziak

  1. Charles Cawley, Medieval Lands, Gascony, Dukes and Nobility
  2. (Ingelesez) Fletcher, Catherine. (2020). «4. The Borgias vs Savonarola» The beauty and the terror : the Italian renaissance and the rise of the west. ISBN 0-19-090849-1. PMC 1121083036. (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1955329
  • Commonscat Multimedia: Charlotte of Albret / Q1955329

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 5146285344315370835
  • SUDOC: 192417088
  • ICCU: PARV361137
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEN: 6544
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1955329
  • Commonscat Multimedia: Charlotte of Albret / Q1955329