Kilkenny
Kilkenny Cill Chainnigh | ||
---|---|---|
Ceremonial cities of the Republic of Ireland (en) | ||
Kilkenny gazteluaren irudia. Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Irlandako Errepublika | |
Lurralde Historikoa Konderria | Leinster Kilkennyko konderria | |
Alkatea | Malcolm Noonan | |
Posta kodea | R95 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 52°38′52″N 7°15′22″W / 52.6477°N 7.2561°W / 52.6477; -7.2561 | |
Azalera | 3,74 km² | |
Altuera | 60 | |
Mugakideak | Ballyragget | |
Demografia | ||
Biztanleria | 22.179 (2011) | |
Dentsitatea | 828,81 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1609 | |
Telefono aurrizkia | 56 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 | |
Hiri senidetuak | Yangzhou, Moret-sur-Loing eta Formigine | |
http://www.kilkennycity.ie |
Kilkenny/Cill Chainnigh Irlandako Errepublikaren zazpigarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-ekialdean kokatutakoa. 24.423 biztanle ditu (2011).
Izena
Irlanderazko Cill Chainnigh izenak "Canice-ren eliza" esan nahi du, honek argi erakusten duelarik antzina bazela Caniceren (Kenneth) ohorezko eliza bat gaur egun katedrala dagoen muinoan. "Marmolezko hiria" ere estaen zaio, inguruan marmol beltza ugari baitago eta etxe ugari material horrekin eginak baitaude.
Geografia eta klima
Nore ibaiak sortu duen ibarraren erdialdean kokaturik dago Kilkenny, Dublindik 117 kilometro hego-mendebaldera. Klima ozeaniko epela dauka, 854 mm-ko prezipitazioak urtero eta batazbesteko tenperaturak aldiz udan 20 °C beroena eta neguan 2 °C hotzenak.
Historia
1085ean Ceall-Cainnigh erre zela dioen testu bat aurkitu da eta hau da izen hori aurkitzen den dokumenturik zaharrena. Eliza bera VI mendeko izan zitekeela uste da, garai hartan konderriak Osraighe izena zuen. Monasterioaren inguruan herria sortu eta haziz joan zen.
XII mendean normandiarren inbasioekin batera Richard FitzGilbert de Clare ("arku indartsua") Leinsterreko jaunak gaztelu handi bat eraiki zuen ibaiaren ertzean. XIII mendean egoera berezia zegoen herrian, monasterioaren inguruko lurretan irlandarrak zeuden (Irishtown izena zuen) eta gazteluaren harresien barnean berriz High Town normandiarra eratu zen. 1348an Izurri Beltzak kalte handiak eragin zituen herrian.
Kilkennyk hiri eskubideak 1609an jaso zituen eta 1641eko matxinadan Irlandako Konfederazio Katolikoko hiriburua izan zen. Konfederazioa Oliver Cromwellek garaitu zuen 1649an.
Kilkennyko gazteluak 1967an ireki zituen ateak herritarrek bisita zezaten.
Klima
Datu klimatikoak (Kilkenny, 1978–2007) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.1 | 15.1 | 19.2 | 23.5 | 26.0 | 31.5 | 31.4 | 30.8 | 26.6 | 23.7 | 17.5 | 15.5 | 31.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 8.6 | 10.6 | 12.4 | 15.7 | 18.2 | 20.3 | 20.2 | 17.8 | 14.1 | 10.8 | 8.8 | 13.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.9 | 5.2 | 6.9 | 8.5 | 11.1 | 13.8 | 15.8 | 15.6 | 13.4 | 10.3 | 7.3 | 5.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.2 | 4.2 | 6.5 | 9.3 | 11.3 | 11.0 | 9.1 | 6.5 | 3.7 | 2.4 | 5.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -14.1 | -11.1 | -7.9 | -5.4 | -3.7 | 0.5 | 2.3 | 1.2 | -1.6 | -4.8 | -7.0 | -10.8 | -14.1 |
Euria (mm) | 78.3 | 66.1 | 67.9 | 56.4 | 60.4 | 61.0 | 54.6 | 77.8 | 69.0 | 95.3 | 80.2 | 90.4 | 857.4 |
Euri egunak (≥ 1.0mm) | 13 | 12 | 12 | 10 | 11 | 10 | 9 | 10 | 10 | 13 | 12 | 13 | 135 |
Elur egunak (≥ ) | 3.6 | 3.6 | 2.5 | 0.8 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 2.0 | 12.8 |
Eguzki orduak | 55.8 | 64.4 | 99.2 | 147.0 | 173.6 | 147.0 | 145.7 | 145.7 | 124.0 | 93.0 | 66.0 | 49.6 | 1314.0 |
Hezetasuna (%) | 79.5 | 74.3 | 69.2 | 63.6 | 63.4 | 65.9 | 65.2 | 65.1 | 67.5 | 74.2 | 78.9 | 81.8 | 70.7 |
Iturria: [1] |
Ondasun nabarmenak
Kilkennyn bertan hainbat eraikin garrantzitsu aurkitzen dira:
- Kilkenny gaztelua
- Saint Canice katedrala
- Rothe Etxea
Kilkennytik gertu dagoen Thomastown herrixkan Jerpoint Abbey monasterioa dago.
Ekonomia
Garagardogintza ongi errotua dagoen hiria da Kilkenny. St. Francis Abbey lantegian Smithwick's eta Kilkenny garagardoak egiten dira.
Kultura
Aipatzekoa da abuztuero egiten Kilkennyko Arte jaialdia. Musika, antzerki eta erakusketa ugari izaten da astebetean. Beste jaialdi bat Cat Laughs umorezko astea izaten da.
Kirolak
Kilkenny GAA (hurling) eta Kilkenny RFC (errugbia) hiriko kirol talderik ezagunenak dira.
Pertsonaia ezagunak
Iruditegia
-
-
- Unibertsitatea
- Canal Square plaza
- Rothe Etxea
- The Black Abbey monasterioa
Erreferentziak
- ↑ KK climate data
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Hiriko webgune ofiziala
- Datuak: Q109092
- Multimedia: Kilkenny / Q109092