Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kokzidioidomikosi
Gaitzak sortutako kalteak biriketako ehunetan
Deskribapena
Mota
primary systemic mycosis (en) eritasuna
Espezialitatea
infektologia
Sintoma(k)
artritisa konjuntibitisa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak
itraconazole (en), natamycin (en), Ketoconazole (en), B anfoterizina eta Flukonazol
Identifikatzaileak
MedlinePlus
001322
eMedicine
001322
MeSH
D003047
Disease Ontology ID
DOID:13450
Kokzidioidomikosia, San Joakin haraneko sukarra ere deitua, Coccidiodes immitis izeneko onddoak sortutako patologia da, gizakia eta hainbat animalia jotzen duena. Birikak, batik bat, kaltetzen baditu ere, hainbat kasutan infekzioa gorputz osora zabal daiteke (infekzio sistemikoa), gaixoaren bizitza kinka larrian jarriz.
Gaitzaren hedapena AEBetako hego-mendebaldeko eta Mexiko eta Hego Amerikako eremu lehorretara -basamortuetara- mugatzen da. Amerikatik kanpo onddo eragilea ez da bizi. Lur-zoru lehor eta alkalinoak kolonizatzen ditu [1].
Coccidiodes immitisen esporak (artrospora deritzonak) lur-zoruan egon ohi dira, eta haizearen bidez berreiatzen dira. Pertsona batek esporak arnasten dituenean hasten da infekzioa. Gaitza ez da inoiz pertsonen artean kutsatzen.
Arnastu ondoren esporak biriketara heltzen dira. Bertan, immunitate-sistemaren fagozitoek deuseztatzen dituzte. Horrenbestez, kasu gehienetan infekzioak ez du inongo patologia sortzen edo, sortzen bada, arnas-aparatuko sintoma arinak besterik ez dira agertzen.
Immunitate-sistema ahula dutenak (immunitate zelularra, bereziki), aldiz, ez dira gai esporak deuseztatzeko, eta infekzioak birikak kaltetzen ditu, pneumonia edo tuberkulosiaren antzeko sintomak agertuz [2]. Kasu larrienetan infekzio nerbio-sistemara hedatzen da, meningitis eta beste asaldura kritikoak azalduz, gaixoaren heriotza ekar dezaketenak.
Coccidiodes immitis ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. HIESa dutenak eta, orokorran, immunitate-sistema oso ahula dira gaitz hau pairatzeko hautagai nagusiak.
Onddo eragilearen manipulazioa laborategian oso arriskutsua da, eta bere erabilera arma biologiko gisa mahai gainean egon zen iraganean [3].
Gaitzaren kasu larriak B anfoterizina eta flukanozolarekin tratatzen dira.