Komiko oihan primarioa

Komiko oihan primarioak1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix
Erreferentzia 719
Kokalekua Errusia
Eskualdea2 Europa/Asia
Izen ematea 1994 (XVIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Komiko oihan primarioek (komieraz: Комилӧн вӧрзьӧдлытӧм вӧръяс, errusieraz: Де́вственные леса́ Ко́ми) 3,28 milioi hektarea tundraz eta taigaz osatutako basoak dira Uraletan, baita Europan geratzen den baso boreal primario dituen eremu zabalenetako bat ere. Pinofito, makal, urki, zohikaztegi, ibai eta aintzira naturalez hornituta dagoen eremu zabal hori 50 urtez baino gehiagoz monitorizatu eta aztertu da. Taigaren testuinguruan, prozesu naturalek biodibertsitateari nola eragiten dioten informazio baliotsua ematen du.

Izendaturiko eremua Petxoro Ilitxski Natura erreserba, Yugyd-Va Parke nazionala eta tarteko lurralde batek osatzen dute. Izendapen horrek dozenaka eremu babestu hartzen ditu.[1]

Errusiar Federazioan dago, Komi errepublikan. 1995an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen.[2]

Kokapena

Iparraldeko Ural mendien mendebaldeko magaletan dago, Komiko Errepublikaren ipar-mendebaldean, 1.700 km Moskutik ipar-ekialdera eta Petxora hiritik 60 km ekialdera, 61- 25 minutura, 65°45'N-ra eta 57-27' 61- 20'E-ra.

Erliebea

Konifero, lertxun, urki, zohikaztegi, ibai eta lakuez hornitutako eskualde zabala da. 320 kilometro luze ditu, Ural mendien mendebaldeko magaletan. Ekialdeko erdia mendietan dago eta beste erdia, mendebaldekoa, mendi-adarretan eta behealde zingiratsuetan. Jugid Parke Nazionalak izendapena duen esparru honetako bi herenak osatzen ditu, eta Petxoro Ilitxski erreserba, hegoaldean. gainerako herena.

Mendien ezaugarri nagusiak gailur zapalak eta muino-glaziarrak dira. Hegoaldeen aurki daitezkeen glaziarrek egindako formak, Telposski mendigunean daude. Mendi adarretan kareharrizko harkaitzaren disoluzioaren ondorioz, karst paisaia sortu da, lurpeko kobazuloekin, kraterrekin eta zenbait urtarotan urez betetzen diren ibilguekin (Krever et al., 1994).

Ilitx, Podtxerema, Xugora eta Bolxaja Sin ibaien arroetan, mendiko hondakin egiturak eta zutabeak sortu dira, gaur egun, natur monumentu gisa babesturik daudenak. Egitura horietako asko garai zaharretako arrezife-egiturak dira, eta zaharrena Ordoviziar aldikoak dira.

Mendebaldean dauden lur-eremuak, zingirek, behe-lurrek eta muinoek osatzen dute. Mendiak eta behealdeko lurrak Uniya eta Ilych ibaien arroetan lotuta daude. Petxoro Ilitxski erreserbaren erdialdea Pripetxovako behealdean dago, Iparraldeko Uralen oinean dagoen hareazko eta morrenetako loam lurrez osatutako lautada batean. Petxora ibaiak eta bere adarra den Ilych ibaiek zeharkatzen dute lautada hori.[3]

Landaredia eta fauna

Landareak

Zuhaitz espezie ugarienak hauek dira: Siberiako picea (izei faltsu siberiarra ere esaten zaio), izei siberiarra eta alertze siberiarra.

Animaliak

Ugaztun ugarienei dagokienez, hartza arrea, elur-oreina, otsoa, igaraba, Martes zibellina (lepahoriaren genero bereko ugaztuna), azkonar jatuna eta katamotza daude.[1]

Galeria

  • Korashor mendia.
    Korashor mendia.
  • Komi
    Komi
  • Komi
    Komi
  • Komi
    Komi
  • Pechoro-Ilychsky Natura Erreserba
    Pechoro-Ilychsky Natura Erreserba
  • Pechoro-Ilychsky Natura Erreserba
    Pechoro-Ilychsky Natura Erreserba
  • Yugyd Va Parke Nazionala
    Yugyd Va Parke Nazionala
  • Yugyd Va parekeko zutabe egitura
    Yugyd Va parekeko zutabe egitura

Erreferentziak

  1. a b «Virgin Komi Forests - World Heritage Site - Pictures, Info and Travel Reports» www.worldheritagesite.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Virgin Komi Forests» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  3. (Ingelesez) UNEP-WCMC. (2017-05-22). «VIRGIN KOMI FORESTS» World Heritage Datasheet (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q593870
  • Commonscat Multimedia: Komi Virgin Forests / Q593870

  • Wd Datuak: Q593870
  • Commonscat Multimedia: Komi Virgin Forests / Q593870


Errusia Gizateriaren Ondarea Errusian Errusia

Kolomenskoieko Jasokundearen Eliza  • Kremlin eta Plaza Gorria  • Novodevitxi komentua  • Trinitatearen eta San Sergioren monasterioa  • Vladimir eta Suzdaleko Monumentu Zuriak  • Yaroslavleko erdigune historikoa  • Mendebaldeko Kaukaso  • Kurlandiako istmoa2  • Ferapontov monasterioa  • Kizhiko Pogosta  • Komiko baso birjinak  • Novgorodeko erdigunea eta Santa Sofia katedrala  • San Petersburgoko erdigune historikoa eta inguruak  • Solovetski Uharteak  • Struveren arku geodesikoa3  • Kamtxatkako sumendiak  • Sikhote-Alin  • Wrangel uhartea  • Altai mendi urrekarak  • Baikal aintzira  • Uvs Nuur arroa4  • Kazango Kremlina  • Derbenteko zitadela, antzinako hiria eta harresitutako erakinak



2 Lituaniarekin partekatua  • 3 Beste bederatzi herrialdeekin partekatua  • 4 Mongoliarekin partekatua