Kukurutx

Kukurutx erabilera industriala duen kolore baten izena da, bai kosmetikan zein elikagaien sorreran. Kolore hau intsektu batetik ateratzen da, Indipikondoaren kukurutx deiturikoa, eta intsektu hau Indipikondo kaktusean aurkitu ahal dugu. Kukurutx koloratzaileak eta Indipikondoaren kukurutxak hain harreman estua dute non askotan sinonimotzat hartzen diren.

Animaliak

  • Coccoidearen barruan sailkatzen diren hainbat animalia izanda, goi-familia honen izen arrunta ere izan daiteke, nahiz eta ez den zehatza.
  • Era berean Oniscidea isopodoen subordenaren barruan dauden hainbat animaliaren izen arrunta ere izan daiteke, bereziki eraso bat dagoela ikusten dutenean bola bat egiten duten animaliena.
  • Armadillidium vulgare krustazeoak kukurutx izen arrunta du.
  • Coccus cacti intsektuaren euskarazko izena indipikondoaren kukurutx da.
  • Ligia oceanica intsektuaren euskarazko izen arrunta itsas kukurutx da.

Bestelakoak

  • A kukurutx-gorri izenarekin ezagutzen da E124 elikagai gehigarria
  • Kukurutx-karmin izenarekin ezagutzen da azido karminikoa edo E120 gehigarria.


Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.