Kvas

Kvas
fermented beverage (en) Itzuli
OsagaiakZekale-ogia, zekale-irina, Malta, urra, legamia, fruitua, mahaspasa, eztia eta Belar elikagarria
Historia
JatorriaBielorrusia, Errusia, Polonia eta Ukraina

Kvas (hitzez hitz «legamia»; errusieraz eta ukraineraz: квас, polonieraz: kwas chlebowy, literalki "ogi legamia", lituanieraz: gira, estonieraz: kali) hartzitutako alkoholdun edari oso leun bat da (alkohol gehien duenak %2,2 du) oso ezaguna Errusian, Ukrainan eta Europa ekialdeko beste herrialde batzuetan. Alkoholik gabeko kvasa ere bada.

Elaborazioa

Baso bat Kvas.
Baso bat Kvas.

Kvasa zekale hirinez eta maltaz egiten da, edo baita zahi irinez, zekale ogi apur batez (ogi beltza) eta sagarrekin. Nahasketa hau uretan hartzitzen uzten da. Sarri fruta zaporea ematen zaio eta prozesuan zehar frutak gehitzen zaizkio.

Erabilerak

Erabilerarik garrantzitsuena edari bezala da, Errusia eta Ukrainan oso ezaguna dena, non hiririk garrantzitsuenetako ia edozein kaletan aurki daitekeen.

Errusiako sukaldaritzan kvasa okroxka izeneko udako zopa hotz bat egiteko erabiltzen da.

Errusiako hirietan kombucha, XX. mendearen hasieratik edari ezagun bat dena, sarri "kvas tea" deitua da edo (oso modu erratuan), soilik kvas, baina bi edari hauek oso ezberdinak direla gogoratu behar da.

Bitxikeriak

Lituanian Coca Cola konpainiak Pilskalna kvas deitzen duen kvasezko freskagarri bat ekoizten du.

Errusian ere Coca-Colak kvasa egiten du. The Coca Cola Companyk marka berria Errusiako Merkataritza Markentzako, Patenteentzako eta Jabetza Intelektualarentzako Zerbitzu Federalean erregistratu zuen.

Bere garaian "Coca Cola komunista" izenaz ezaguna izan zen, bere zaporeagatik, koloreagatik eta egiten duen bitsagatik.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q173773
  • Commonscat Multimedia: Kvass / Q173773

  • Identifikadoreak
  • GND: 4811808-4
  • LCCN: sh85073528
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q173773
  • Commonscat Multimedia: Kvass / Q173773
  • i
  • e
  • a
Edari irakinak
Zekalea: Garagardoa  • Huangjiua • Makgeollia • Kvasa • Sakea
Eztia: Ezti-ura • Chouchenna
Fruituak: **Ardoa (**Arabako Txakolina • **Bizkaiko Txakolina • **Errioxako Ardoa • **Getariako Txakolina • **Irulegiko Arnoa • **Nafarroako Ardoa) • Ardo aparduna • **Sagardoa • Madari ardoa • Palmera ardoa •
Beste batzuk: ChichaPulquea
Edari destilatuak
Zekalea: Whiskia (Eskoziar whiskiaIrlandar whiskia) • Baijiu • Shōchū
Fruituak: Armagnaca • BoukhaBrandyaKoñakaKirschaPalinkaPiscoRakia • Schnapsa • Singani
Azukre kanabera: PattarraCachaçaRon
Agavea: MezkalaTekila - Mahats patsa: Grappa • Marca • Tsípouro
Beste batzuk: AbsentaPoitín • Arrack • Brännvina • Härdöpfelera • **Karpy likoreaQueimadaVodka
Edari onduak
Fruituak: **Patxarana • **Anisa • Rakı
Belarrak: Ratafia
Edari konbinatuak
Koktelak: **Kalimotxoa • Black Velveta • Bloody Mary • Gin tonicaGrogaIrlandar kafeaBaileys Irish Cream • Manhattan koktela • MartiniMojitoSangria