Larrialdiko lurreratze

JetBlue Flight 292 larrialdiko lurreratzea egiten Los Angeles International Airporten.
2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian ura hartu behar izan zuen, New Yorken.

Larrialdiko lurreratzea (Ezinbesteko lurreratzea ere esaten zaio) lurreratze-prozedura bat da, hegaldian bat-batean gertatutako arrazoiengatik egin behar dena eta haren segurtasuna arriskuan jartzen duena. Oro har, aurreikusi gabeko aerodromo edo lursail batean egiten da, eta, batzuetan ez dira hargune-prozedura arruntak betetzen.

Kausak

Larrialdiko lurreratzea eragin dezaketen arrazoi ugari daude, eta lurreratze hori ezin konta ahala motatakoa izan daiteke, bai pista prestatuetan, bai prestatu gabeko lurretan. Meteorologiaren, aireontziaren eta tripulazioaren egoeraren arabera, ezin da beti larrialdiko lurreratze bat egin. Horrelakoetan, hobe da hegaldian dagoen aparatua lehenbailehen uztea, aukera hori eskuragarri baldin badago. Larrialdiko lurreratze baten arrakasta, neurri handi batean, pilotuak erabakiak hartzeko orduan duen trebetasunaren, aireontziaren eta haren ezaugarrien eta lurra hartzeko eremuaren araberakoa da.

Lurreratze ospetsu batzuk

  • 2001eko abuztuaren 24an, [[vuelo 236 de Air Transateko 236 hegaldia konbustible gabe gelditu zen, Atlantiko Ozeanoaren gainean. Arazoa eskuineko motorraren ihesa izan zen. Hegazkina bere ibilbidea aldatu behar izan zuen, Lisboarako, Azore uhartetan lurra hartzeko; haraino planeatuz joan zen. Hildakorik ez ziren gertatu.
  • 2005eko irailaren 21ean JetBlue Airways konpainiaren 292 hegaldiak, lurreratze tren batean arazoak izan ondoren, Los Angelesko nazioarteko aireportuan larrialdiko lurreratze egin behar izan zuen. Hegaldia Burbanketik New Yorkeko John F. Kennedy nazioarteko aireportura zihoan baina lurreratze trean era arraro batez gelditu zen, hegaldia mozteko beharrean utzi arte. Hegaldian zihoazten guztiak onik atera ziren.
  • 2005eko abenduaren 15ean Venezuelako Conviasa konpainiaren hegazkina larrialdiko lurreratzea Margarita uhartean egin behar izan zuen, lurreratze tren batean arazoak izan ondoren. Lurra hartu aurretik aireportuaren gainean bira batzuk eman behar izan zituen. John F. Kennedy nazioarteko aireportua
  • 2009ko urtarrilaren 16an, hegazkin batek Hudson ibaian lurra hartu behar izan zuen, New Yorken. Kasu horretan lurreratze baino gehiago ureratze izan zen. Hori ez da oso normala izaten. Hegaldian zihoazten guztiak, 155 bidaiari eta tripulazioa, onik atera ziren. Pilotoek ohore-dominak jaso zituzten.[1]

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20120516131515/http://lomas.excite.es/aterrizaje-de-emergencia-en-el-rio-hudson-de-nueva-york-N4914.html
  2. https://www.youtube.com/watch?v=Q5X6ykowFog

Kanpo estekak

  • Larrialdiko lurreratze baten simulazioa, drone batetik grabatuta EITBn.
  • Larrialdiko lurreratzea errepide batean, Youtuben jasota.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1074121
  • Wd Datuak: Q1074121