Lehenengo irteera

Lehenengo irteera
(La Première Sortie)
Jatorria
Sortzailea(k)Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1876
IzenburuaAt the Theatre (La Première Sortie)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak65 (altuera) × 49,5 (zabalera) cm
Genero artistikoagenero-artea
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaNational Gallery
BildumaNational Gallery
InbentarioaNG3859

Lehenengo irteera (frantsesez Nu couché, vu de dos) Pierre-Auguste Renoir margolari frantsesaren margolana da, 1876 eta 1877 artean egina. Dena dela, Ambroise Vollardek 1918an Renoirren obren katalogoa egin zuenean beste izenburu eman zion: Au théâtre (Antzokian). Gaur egun Londresko National Galleryn ikus daiteke.

Azterketa

Margolan honek opera antzoki baten giroa islatzen du bi neska gazteen ikuspuntutik. Biak ala biak, palko baten intimitatetik antzokiaren aktibitatea eta bizitasuna begiratzen ari dira. Multzoan irudi garbiena lehenengo neskarena da, bestea ez osoa baina alde batean ezkutatzen baitu. Operaren giroa mantxa batzuen bitartez deskribatzen dira baina koloreen mugimendua aktibitatea adierazten du, jendea elkarrekin hitz egiten, opera hasi aurreko minutu urduriak. Izenburua, bestetik, bi neska horien lehenengo opera-gauari egiten dio erreferentzia. Lehenengo neskak margolanaren ia erdigunea hartzen du; haren aurpegi zuritasunak inguruko iluntasunarekin, bereziki haren soineko urdin ilunarekin kontrastatzen du; horretan palkoaren orma horia laguntzen du. Neska berak eskuetan lore sorta bat du.[1]

Erreferentziak

  1. Christa von Lengerke, «Del Impresionismo al Art Nouveau». Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, 502.or., ISBN 3-8228-4744-5

Ikus, gainera

  • Neskak beltzez
  • Neskak pianoan

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3211900
  • Commonscat Multimedia: At the Theatre (1876-1877) by Pierre-Auguste Renoir in the National Gallery, London / Q3211900

  • Wd Datuak: Q3211900
  • Commonscat Multimedia: At the Theatre (1876-1877) by Pierre-Auguste Renoir in the National Gallery, London / Q3211900