Lierni Fresnedo

Lierni Fresnedo
Bizitza
JaiotzaPasai San Pedro, 1961eko irailaren 25a (62 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2424641 Edit the value on Wikidata

Lierni Fresnedo Aranguren (Pasai San Pedro, 1961eko irailaren 25a) gipuzkoar aktorea da, antzerkian eta telebistan ibilitakoa.[1] [2] Telebistan ezaguna izan da Goenkale, Pilotari edo Vaya semanita saioetan. Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) filman parte hartu zuen.[3][4]

2021ean Lierni Fresnedok Mesede bat egitearren kale antzerkia egin zuen Asier Sotarekin. Trapu zaharra konpainiaren lan horretan Sota beldur eszenikoa duen politikaria da. Lierni Fresnedo coachak ahaleginak eta bi egin beharko ditu, ikusleen laguntzaz, politikariak beldurrak gaindi ditzan.[5]

Lanak

Besteak beste lan hauek egin ditu:[3][4][5]

Lierni Fresnedok Goenkale telesailean parte hartu zuen.

Antzerkia

  • Gaurko menua
  • Dublindarrak (2018)
  • Mesede bat egitearren (2021)

Telesailak

  • Goenkale (2007)
  • Pilotari (2007-2008)
  • Vaya Semanita (2010-2011)

Zinema

  • Kutsidazu bidea, Ixabel (2006) lanean Miren pertsonaia izan zen.

Erreferentziak

  1. Garate, Katixa. (2005eko apirilaren 17a). «Lierni Fresnedo: «Euskal antzerkiak arriskua falta du, emozioa»» Argia.
  2. (Gaztelaniaz) «FilmAffinity» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  3. a b «Lierni Fresnedo» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Lierni Fresnedo - Biografía, mejores películas, series, imágenes y noticias» La Vanguardia 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
  5. a b «Lierni Fresnedo eta Asier Sota mesede bat egitearren» EITB 2021-09-10 (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262302
  • Wd Datuak: Q12262302