Logibar

Holtzarteko pasagunea, Olhadubiko arroilen gaindi.

Logibar Larraine herriko toki baten izena da (380 m), Zuberoan. Aterpetxe bat dago bertan, GR 10-eko geraleku garrantzitsuena dena.

Mendi ibilaldi ugariren abialekua da, besteak beste Holtzarteko arroilak eta hango zubira joateko bidea bertan hasten da. Halaber, bertatik Kartxela (1.982 m), Otsogorrigaina (1.922 m) eta Sardekagaina (1.893 m) mendietara igotzeko ere abiapuntutzat hartzen du hainbatek.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262540
  • Wd Datuak: Q12262540